Arratsaldeko 16:00etan puntu-puntuanhasi zen finalean oso saio bikaina egin zuten txikiek. Lau taldearitu ziren lehian (Zumarraga-Urretxu, Goierri behea, Asteasu-Alegieta Hernani). Bizia izan zen saioa, oso. Eta gure ordezkariek (BeñatTorres, Leire Akizu eta Mikel Iturriotz) lan bikaina egin zuten.Txapela batek jantzi behar eta atzokoan Asteasu-Alegiko hirukoteakjantzi zuen eta gureek ere lan ederra egin zuten eta horrenondorioz, Mikel Iturriotzek Asteasuko Haritz Mujikarekin bateraGipuzkoa ordezkatuko du ekainaren 20an Altsasun izango den EuskalHerriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean txikien mailan.
Geroxeago gazteen finala hasi zen etahan, atzo aurreratu genuen bezala, bi herritar genituen lehian: ManexMantxola eta Amaia Iturriotz. Biek ala biek lan itzela egin zuten eta, azkenean, Amaia nagusitu zen eta Lasarte-Oriako Ane Labakabigarren izan zen.
Atzokoaren ondorioz, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolakordezkaritza izango du Euskal Herrikoan, Mikel txikien mailan, goizezeta Amaia gazteen mailan, arratsaldez.
Hona hemen Amaiak txapela buruan zuela kantatu zuen bertsoa:
| Gorka milesker zabaltzearren bertso mundun hainbat ate, bertso eskola zuen txaloek ez didate egin kalte, gurasok, Manex eta lehengusuk badezue nahiko arte… Super- woman bat, ez, ez, ez naiz ni hortatik nago aparte mundu honetan heroirik bada hoiek zuek baitzerate. |
{play}/entzungaiak/Amaia_Iturriotzen_agurra_Manteo_2009-5-29.mp3{/play}