Hitzaldiak, antzerkiak, bazkaria,guatekea, ume jolasak… ekintza ugari antolatu dituzte Urretxuko etaZumarragako gazteek gaztetxearen 7. urteurrena ospatzeko.Urteurreneko ekintza nagusiak asteburu honetan egingo dituzte, bainahilabete osoko egitaraua prestatu dute, herritar guztiei zuzenduta.
Atzo eman zioten hasiera urteurrenekoekintza sortari, Euskal Herria Sozialista taldeko kideenhitzaldiarekin. Gaur berriz, ‘altxorraren bila’ jokoa egingo daarratsaldean, 18:30etik aurrera eta ondoren afari merienda.
Bihar, larunbata izango da hilabeteosoko egunik beteena. Pilota txapelketako finalarekin ekingo dioteegunari eguerdiko 12:00etan. Ondoren, bazkaria izango da nahi duenguztiarentzat Gaztetxe alboan jarri duten karpan. Arratsaldean musikaizango da nagusi aipatutako karpan. 18.00etatik aurrera Luz de putasska taldeak joko du. Gauean, berriz, Sharon Stoner, The dirty pinkladies, When I was Manolo, JAN eta Karkaba taldeek joko dute.
Aste honetako ekitaldiekin bukatzeko,igandean haurrek maskarak margotuko dituzte eta, ondoren, ‘Eltenderete’ taldeak Hamaika gatazka txotxongilo antzezlana eskainikodu. Haurrentzako festa hau 17.00etan hasiko da.