
Arratsaldeko 20:00etan Santa Barbarakobaselizan egingo den bederatziurreneko mezarekin hasiko dituzte gaururretxuarrek San Joan bezperako ospakizunak. Aspaldiko ohitureijarraiki, 20:30ean San Joan Arbola jarriko dute baserritarrekbaseliza parean, giza indarra erabilita.
Herri gunean ere izango da jai girorik.21:00etan kalejira izango da Urretxuko Txistulari Elkarteareneskutik. 22:30ean piztuko da sua Gernikako Arbola plazan. Urretxukogau eta su magiko honen inguruan sorginak dantzan, konjuruak, musika,bertsoak, kanta eta txalaparta izango dira. Festarekin jarraitzeko,plazan bertan Elorza anaiak trikitixa saioa eskainiko dute plazanbertan.
Dena den, Urretxun San Joan jaiakjarraipena izango du bihar, Santa Barbaran egingo den erromeriarekin.
Zumarraga
Zumarragan ere ospatuko dute San Joangaua. 20:45ean Zumarragako Musika Bandaren eta Antzinako Amatxistulari taldearen kalejira izango da herriko kaleetan zehar.Ondoren, 22:00etan ekingo diote sua pizteari Euskadi plazan. MusikaBandak San Joan himnoa eta beste zenbait usadiozko pieza joko ditu.