
Ekainaren 13an eman zion hasieraZumarragako eta Urretxuko Merkatarien Elkarteak, Bi-Tarteanekzazpigarren merkataritzaren asteari. Aste osoan zehar deskontubereziak egin dituzte elkarteko kide diren dendetan. Gainera,bezeroek erosketak egitean denda guztietan jarritako kutxetan eurenkontaktuak sartu dituzte eta larunbatean, laurogeita zortzi oparizozkatu zituzten Kalebarren-Areizaga plazan. Goizeko11:30etik13:30era haurrentzako jolasak ere izan ziren Areizaga-Kalebarrenplazan, Jogo Teatro taldearen eskutik. Aurretik, Batuband taldeaaritu zen bi herrietako kaleak girotzen.
- Bideoa: Batuband taldea Zumarraga-Urretxuko kaleetan
Auto klaskikoen erakusketa
Igandean ere ez zen girorik falta izan Zumarragan eta Urretxun. Auto klasikoen zazpigarren erakusketarekinegin zuen aurrera Zumarragako Motorraren Asteak. Euskadi plazan izanziren autoak erakusgai goizean eta arratsaldean. Tartean Antiorainoibilalditxoa ere egin zuten guztiek. Hogeita bost urte baino gehiagodituzten autoak izan ziren ikusgai, XX. mende hasierako autoak erebai, baita Koreako Gerrako eta Bigarren Mundu Gerrako autoak ere.
- Bideoa: auto klasikoen erakusketa
Dantzari txiki eguna
Urretxun berriz, atzo hasi zituztensanjoanetako ospakizunak dantzari txiki egunarekin. Hogeitahamargarren urtea bete zuen atzo Lurra Dantza Taldeak antolatzen duendantzari txiki egunak. Lezoko Murixka, Oreretako Ereintza, AltsasukoDantzariak, Legazpiko Korosti, Beasaingo Aurtzaka, Getariko GureTxeru eta Zumarragako Irrintzi eta Urretxuko Lurra dantza taldeekhartu zuten parte ekitaldian.
- Bideoa: XXX. Dantzari Txiki Eguna