Untxia duela bi hilabete inguru helduzen herrira. Adineko baten senitartekoak lorategian askatu zuen etaberehala bertako errege egin zen: solasgai nagusietako bat da etaguztiak bera zaintzeaz arduratzen dira.
Animaliekin harremana izatea oso ona daadineko jendearentzat. Hori dela eta, geriatrikoko arduradunak ereoso pozik daude untxiarekin. Are gehiago, zaharren artean izan duenharrera ona ikusirik, animalterapia programa bat abian jartzeko asmoadute.
Arazo txiki bat dute, ordea: orainarteko ekimen guztietako protagonistak txakurrak direnez, Zumarraganezin izango dute beste toki batzuetako esperientziaz baliatu. Untxieiburuzko informazioa eskuratu eta programa berritzailea bultzatubeharko dute.
Lamourous-Argixao zentroko psikologoak,Virginia Marcosek, terapia berri hau eraikineko toki berean abianjarri dutenari bat egingo zaiola dio. Dagoeneko martxan dagoenalorategi terapeutikoa da. “Letxugak, tipulak, porruak, lekak etakalabazak ditugu, besteak beste, eta taldetxo bat baratzeko lanezarduratzen da”. Lorategia paseatzeko ere erabiltzen dute. “Egiaesan, eguraldi ona egiten duenean, primeran egoten da bertan”.
Orain, geriatrikoko erabiltzaileekpisuzko beste arrazoi bat dute patiora irteteko: untxia, alegia.“Adinekoak oso gustura daude berarekin. Batzuek azenarioak ematendizkiote jateko, beste batzuek baratzean landatuta ditugunbarazkiekin nahikoa duela diote… Joan zen astean bero handia eginzuen eta bere osasunagatik oso kezkatuta zeuden. Ura eraman zioten,freskatu zedin. Untxia hemengoentzat oso onuragarria dela argi dago”,azaldu du Marcosek.
Aipatu bezala, dagoeneko animaliabadutela baliatuz, zentroko arduradunek animalterapia delakoa abianjartzeko asmoa dute. Matia fundazioak esperientzia du jada, duelaurte eta erdi inguru terapia hau bere beste zentro batean martxanjarri baitzuen: gutxituekin lan egiten duen Donostiako batean, hainzuzen ere.
Bertako koordinatzaileak, AnaOrbegozok, maskotentzat janaria egiten duen Affinity enpresarekinhitzarmena sinatu zutela eta Golden Retriever arrazako txakurrahelarazi zietela aipatu du. “Zentroan daudenak arduratzen diraanimalia zaintzeaz eta berarekin duten hartu-emana oso onuragarria daarazo emozionalak dituztenentzat: txakurrarekin espontaneoagoak dira,berarekin duten harremanean minusbaliotasunak ez duela eraginikizango baitakite. Denbora-pasarako eta estimulaziorako ere osoaproposa da”.
Orbegozok animalterapia garatzekoanimaliarik onena txakurra dela dio. “Asko ikasten dute etafeed-back delakoa beste espezie batzuekin baino handiagoa eta hobeada”.
Dena den, Zumarragan gertatzen ari denaikustea besterik ez dago, untxiak ere animalterapiarako egokiakdirela ondorioztatzeko.
Ekaineko azken ostegunean eguraldibikaina egin zuen eta agure asko lorategira irten ziren: batzukpaseatzeko eta besteak eguzkia hartzeko. Istorio honetakoprotagonista sastraka artean ezkutatuta zegoen. Lorazainak etabertako bat bisitatzera joan zen herritar bat izan ziren untxiabistara ateratzea lortu zutenak. Berehala, bertan zeuden guztiakberari buruz hitz egiten hasi ziren.
Migel Cuestak eta Araceli Garciak“ikuskizuna” eskaintzen diela eta “denbora-pasa bikaina” delaesan zuten. Bisitariek ere animaliaren nondik-norakoak gertutikjarraitu ohi dituztela gehitu zuten. Dena den, eguneko zentrokoerabiltzaileak dira untxiarekin harreman handiena dutenak.“Lorategira ematen duen atea dute eta eurak dira izena jarridiotenak: Pepe deitzen diote”.
Cuestak eta Garciak untxiarenzaletasunak primeran ezagutzen dituzte. “Baratzera salto egiten dueta bertatik jaten du. Letxugak eta zerbak atsegin ditu, batez ere.Jendeak ekartzen dizkion gailetak eta tostadak ere jaten ditu”.Zalantzarik gabe, bai adinekoentzat eta baita untxiarentzat ere,elkar ezagutu izana onuragarria izan da.