EBA ligan denboraldi bikaina osatu duteeta LEB mailara igotzeko partidak jokatu dituzte. Alarziakesperientzia “gogorra” izan dela, baina merezi izan duela dio.
Nolatan kirol zaletasuna? Umetatik?
Bai. Txikitan pilotazalea nintzen.Pilotaleku gainean bizi nintzen eta eguna pilotan jokatzen ematennuen. Koadrilakoek saskibaloian jokatzen zuten eta eurekin hasinintzen. Ni naiz jarraitzen duen bakarra.
Zer eskaini zizun saskibaloiak?
Koadrilakook, ikastolatik irten etasaskibaloian jokatzen genuen. Orduak eta orduak eman genituen. Osoondo pasatzen genuen eta jarraitzea erabaki nuen. Urmek taldean 12ginen eta guztiok koadrila berekoak. Hortik Beasainera joan nintzeneta, ondoren, Goierri taldean denboraldi bat eman nuen. UrretxutikArrasatera joan nintzen eta, azkenik, handik Azpeitira.
Zenbat denboraldi eman dituzu taldebakoitzean?
Berandu hasi nintzen saskibaloian: 15edo 16 urterekin. Urmek taldean bi denboraldi eman nituen, Beasainenzazpi bat, Goierrin bat, Arrasaten lau eta Azpeitian bat.
Goierrin oso gutxi jokatu duzu.
Urmek taldetik Goierrira salto egitengenuen, baina garai hartan Chico-eta zeuden lehen taldean. Ez nuenlekurik. Beasainetik deitu zidaten eta Jon Lekuonarekin baterabertara joan nintzen. Beasainen eman ditut urte gehien eta bertan osogustura egon naiz. Han ere koadrilatxoa dut: taldekide ohiok osoharreman ona dugu eta oraindik ere elkartu egiten gara.
Zergatik joan zinen Arrasatera?
Bertakoek Aretxabaletara bizitzera joanbehar nuela jakin zuten eta deitu egin zidaten. Lau urte eman nituenbertan, oso gustura. Beasaingo taldea eta Arrasatekoa maila bereanzeuden, baina goierritarrekin jaitsiera fasea jokatzen nuen etaDebagoienakoekin igoera fasea. Iaz lehenengoak gelditu ginen eta EBAmailara igotzeko eskubidea eskuratu genuen. Diru faltagatik ez ginenigo. Saskibaloia uzteko asmoa nuen. Izan ere, EBA ligan jokatzekoaukera izatea eta diru arazoengatik ez jokatzea etsigarria izan zen.Orduan, Azpeitikoek eurekin jokatzea eskaini zidaten. Pozik egonnaiz.
Ilusioa egin dizu EBA liga ezagutzeak.
Hala da. Izan ere, horrenbeste urtetanpuntan ibili eta gero, Arrasateko taldeari maila txikia gelditzen arizitzaion. Pena horrekin gelditu naiz: ez dut jakingo ArrasatekoekinEBA mailan nola ibiliko ginen.
Zer moduz Azpeitian?
Sekulako taldea osatu du eta jokatzekoaukera gutxi izan dut. Dena den, gustura ibili naiz. Denboraldianzehar 12-13 minutu jokatu ditut partidako, baina igoera fasean apenasjokatu dut. Bronkoneumonia izan dut denboraldi amaieran eta bi asteeman ditut entrenatu gabe. Igoera fasera ahul samar heldu naiz etahiruzpalau minutu bakarrik jokatu ditut partida bakoitzean. Bigarrenbasea izan naiz, baina lehen basea taldeko jokalaririkgarrantzitsuena da: Ibargutxi donostiarra jokalari bikaina da.
Zer zion entrenatzaileak?
Bigarren basea izango nintzela esanzidan, argi eta garbi. Izan ere, Ibargutxi Euskadiko selekzioarekinaritzen da, Bruesarekin entrenatu du, iaz LEB ligan jokatu zuen…
Egindako lanarekin gustura al zaude?
Bai. Rol aldaketara egokitzea kostaegin zitzaidan, Arrasaten 40 minutu jokatzera ohituta bainengoen.Azpeitian 13 minutu bakarrik jokatu ditut partidako eta ezin izan dutnahi bezainbeste jaurti. Partida askotan ez dut jaurtiketarik egin.Izan ere, niretzako saskibaloia zaletasun hutsa da, baina taldekidebatzuentzat ogibidea da. Batzuek datorren urteko kontratua jokoanzuten eta nahiago nuen eurek saskiratzea.
Salto handia nabaritu duzu, beraz.
Dirua tartean dagoenean, mentalitateaaldatu egiten da. Orain arte maila amateurretan aritu naiz:lagunarteko giroan. Denboraldi honetan maila semiprofesionala ezagutudut.
Dena den, zeure burua maila horretanjokatzeko gai ikusi duzu.
Talderik onenean egon naiz, baseonenarekin. Jokatu ditudan minutuak ondo jokatu ditut. Talderenbatean lehen basea izango nintzen. Dena den, 31 urterekin,horretarako berandu nabil.
Zer asmo dituzu?
Ez dut Azpeitian jarraitu behar.Errotulako tendoian gaizki dut eta traumatologoak, orain artekomoduan jarraituz gero, hautsi egingo dudala esan dit. Lesio larria daeta ez du arriskatzea merezi. Beharbada Gipuzkoa mailako talderenbatean jokatuko dut, baina astean behin bakarrik entrenatuz. Nahikoerreta bukatu dut, bidaia luzeak izan baititugu eta ia eguneroentrenatu baitugu. Lanetik irten eta gero, Azpeitiara joan beharnuen. Etxera 23.00ak pasatxo heltzen nintzen eta hurrengo egunean5.15ean jaiki behar nuen. Oso gogorra izan da, baina probatu eginnahi nuen. Orain, umearekin eta emaztearekin etxean egoteko gogoadut. Dena den, denboraldi guztiak erreta bukatzen ditut etairailerako jokatzeko gogoa izaten dut.
Nola definituko zenuke zeure burua?
Lehen azkarra nintzen, baina adinarekinabiadura galdu dut. Dagoeneko zakur zaharra naiz: falta askoprobokatzen ditut, garai batean baino gogorrago defenditzen dut etaerasoan argi dut nork nahi dudan jaurtitzea. Lehen baino burugehiagorekin jokatzen dut. Sekula ez dut tiro bikaina izan, bainaasko bota izan dudanez, sartu izan dut. Tiro libreetan ona naiz.Falta asko probokatzen ahalegintzen naiz eta hala lortzen ditut puntugehienak.