Terese neska gazte bat da,unibertsitatean tragediari buruzko ikasketa egiten ari dena Barrutiairakaslearekin. Hau ez da nolanahiko irakaslea. Tragedia zer denesplikatu eta tragedia bizi nahi du Tereserekin batera. Bestetik,aita oso gaixo du Teresek, bizitza amaierako tragedia bizitzen. Bainahorren guztiaren atzetik jakinmin itzela sortzen zaio protagonistari:aitak eta Barrutiak gaztetan elkarrekin zer bizi izan zuten jakitekoantsia sakona. Zerbait iluna gertatu zen, baina inork ez du garbiaitortu nahi zer. Juanjo Olasagarreren idazkera zaindua beti daerakargarria, nobela orekatuan barrena gozatzekoa.
Iñaki Bastarrika