Film honekin Ekialde Hurbilean gertatutako sarraski tragikoenetako bat kontatu nahi izan du: 1982 urtean, Libanoko lehen gudan, Beiruteko Sabra eta Chatila errefuxiatuen kanpamenduetan milaka palestinar hil zituzten Libanoko falangistek. Bashir Gemayel falangista libanoarra hil izanagatikmendekua hartu zuten bere jarraitzaileek, Israelgo armadaren pasibotasun eta oniritziarekin. Ari Folman zinemagilea Israelgoarmadan zegoen sarraskia gertatu zen garaian, baina ez du kanpamenduan gertatutakoaren oroimenik. Armadan izan zituen kideen eta egun haietan Beiruten izandako soldadu eta kazetarien lekukotasunak jasoko ditu gertaera mingarri haiek berreskuratzeko.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide