Musikaria zen Lorenzo, Bartzelonan,azken urteetan bizi zen lekuan eta baita Zumarragan eta Urretxun erehorregatik zen ezagun. Urretxun eta Zumarragan hainbat talde etaproiektutan jotakoa da, horien artean, Dovesblood, The Steps,Rheingold edota Las Caras de Belmez. Baxua eta kitarra jotzen zituen.
Wild Punk Records disketxean erearitzen zen, eta lan honetan Euskal Herrira askotan etorri ohi zen,Durangoko Plateurena kafe antzokira gehienetan. Horregatik egingodiote omenaldi kontzertu bat han, ostiralean. Urretxuko etaZumarragako taldeak izango dira bertan, The Hot Dogs!, Cool Circus,Straight Ahead, Artie Farmers eta Repugnancia Social. BaitaBartzelonako Suzy & Los Quattro taldea eta Los Paulinosbilbotarrak ere. Diego Lorenzo urte batzuez ere Bilbon bizi izanbaitzen. Honela, bere hiru bizitokiak batuko dira datorren ostiraleanPlateurenan. Kontzertura joateko autobusa antolatu dute lagunek etaizena Urretxuko Fox tabernan eman daiteke.
Lehenengoa Bartzelonan
Plateruenekoa Lorenzoren omenez lagunekegingo duten bigarren kontzertua izango da. Pasa den asteburuan izanere, Bartzelonan egin zen lehendabizikoa.