Noizko hitzarmena?
Honezkero jakina denez, 2009. urtea ohibaino zailagoa izan da Nafarroako euskarazko hedabideontzat. Iaztikdatorren diru-laguntzen auzia konpondu nahian urte osoaEuskarabidearekin elkarlanean eman dugun arren, alferrik izan diraahalegin guztiak: ez 240.000, ez 9.567. Nafarroako Gobernuak ZEROeuro inbertituko du aurten euskararen presentzia hedabideetansustatzeko, euskarazko nafar prentsa diru-laguntzarik gabe utzizlehen aldiz azken 23 urteotan.
Horrek mindu, iraindu eta egoeralarrian utzi gaitu Nafarroako euskarazko hedabideak, era guztietakokalte zuzenak eta zeharkakoak ere eraginez.
Dagoeneko estu-estu dugun gerrikoa aregehiago estutu beharko dugu gutako askok, eta ez litzatekeharritzekoa datozen hileotan baten batek Ttipi-Ttapa Telebistarenbide beretik jarraitu behar izatea, gaudenean ez baita errazafinantzazio bide alternatiboak bilatzea, saiatzen ari garen arren.
Diru-laguntzen afera porrot gisaaurkeztu du Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzajaunak, urte osoa eman baitu laguntza etorriko zela publikoki zeinpribatuan errepikatzen. Hala ere, karguan segitzeko asmoa duelaazaldu du argi eta garbi.
Gauzak horrela, eskaera zuzena eginbehar diogu: ez dadila “kudeatzaile” figuraren atzean ezkutatu,ematen diotena banatzera mugatuz, eta zuzendari gisa jokatudezala: erabakiak hartuz, proposamenak eginez, behar duena Gobernuariexijituz, eta “porrot” hori gainditzeko urratsak emanez. Hari ezbeste inori dagokio egoera bere onera ekartzea. Horretarako, ekimenahartu behar du, eta, gutxienez, ondoko hauekargitu:
· Lehenik eta behin 2010eko diru-laguntza deialdia lehenbailehen argitaratu dezala.
· Azken bileretan adierazi dizkigun ‘oztopo legalak’ baino, jar dezala behingoz mahai gainean lege zein ekonomia aldetik zeintzuk bide jorratuko dituen zehazki (akordia, hitzarmenak…) hedabideen egoera egonkortzeko, Parlamentuaren eskaerari erantzunez.
· Aztertu eta zehatz dezala zein den euskararen erabilera duintasunez eta eraginkortasunez sustatzeko beharrezko gutxieneko diru-kopurua, horren berri eman dezala jendaurrean, eta beharrezko duen hori eska diezaiola Gobernuari eta baita Parlamentuari ere.
Bere postutik “gauza asko egindaitezkeela” esan du Xabier Azanzak porrotak gorabehera bertangeratzea azaltzeko, eta orain du aukera hala dela erakusteko. Horrenzain gaude eta, beti bezala, ahal dugun heinean laguntzekoprest.
Bestalde, Nafarroako ParlamentuarenHezkuntza Batzordeari ere zuzendu nahi gatzaizkio: Batzordehorrek aho batez onartu zuen eskaria egitea gobernuari “euskarazkohedabideen egoera egonkortzeko” hitzarmenak lantzeko, etaeskariaren jarraipena egiteko. Gertatutako guztia kontuan hartuta, uste dugu Parlamentuari erebadagokiola esku hartzea Gobernuak hedabideok jarri gaituen atakahonetatik ateratzeko.
Nafarroako Gobernuari ere, hainbataldiz errepikatu dugun bezala, eskatu nahi diogu aitzakiak aldebatera utzita legeak agintzen diona bete eta bere ondarea ere badireneuskara eta euskal kultura, zein nafar euskaldunoi merezi dugunerrespetua erakuts diezagula.
Azkenik, eta orain arte egin dugunbezala, eragile horiei guztiei argi adierazi nahi diegu prest gaudelaegoera hau onera ekartzeko behar duten laguntza guztia emateko.
Nafarroako euskalhedabideak
Nafarpress
Argazkian ezkerretikhasita:
- Josetxo Apezetxea (Xorroxin Irratia)
- Felix Altzelai (Pulunpe aldizkaria / Esan-Erran Irratia)
- Garbiñe Petritati (Bierrik Fundazioa: Guaixe aldizkaria / Beleixe Irratia)
- Ion Orzaiz (Nabarreria)
- Oskar Zapata (Topagunea)
- Joxemanuel Irigoien (Ttipi-Ttapa)