GOIERRIKO BIRA zeharkaldia antolatubehar dugu, GOIERRI eskualdeko perimetroan zehar ibiliz, eskualdeko22 herrietatik, 12koren lurraldea ezagutuz.
Ibilbidearen helburua ez da eskualdekomugarrien zeharkaldia egitea, zidorrak erabiliz eskualde berari biraematea baino, perimetroaren inguruan zabaltzen diren toki eta parajeinteresgarri eta ederrak ezagutuz eta, aldi berean, gozatuz.Bisitatuko ditugun leku guztien artean Aizkorriko Parke Naturala,Altzania-Burunda Mendia, Aralarko Parke Naturala, Murumendi-Izazpieta Irimo-Gorostiaga kordalak nabarmendu nahi ditugu, bertan kokatzendiren interesgune garrantzitsuak ugariak direlarik.
Horretarako ibilbide osoa 6 etapatanbanatu dugu, eta hauek urtarrilean, otsail eta martxoan zehar (binaetapa hileko) egitea proposatzen dugu.
Osatu behar dugun egutegia ondokoaizango da:
Data | Irteera lekua | Ibilbidea | |
1. etapa | Urtarrilak 17 | Zumarragako parrokia | Zumarraga-Urretxu – IRIMO (901 m) – Trintxuleku – Deskarga – ARROLAMENDI (904 m) – GOROSTIAGA (951 m) – Udana |
2. etapa | Urtarrilak 31 | Goierriren egoitza (Labeaga 12 Urretxu) | Udana – ARTZANBURU (1.368 m) – San Adrian – Otzaurte |
3. etapa | Otsailak 14 | Zumarragako parrokia | Otzaurte – Etxegarate – AREETZA (983 m) – INTSUSBURU (943 m) – IRUMUGARRIETA (960 m) – Lizarrusti |
4. etapa | Otsailak 28 | Goierriren egoitza (Labeaga 12 Urretxu) | Lizarrusti – ALLEKO (1.018 m) – AUSA-GAZTELU (904 m) – Gaintza |
5. etapa | Martxoak 14 | Zumarragako parrokia | Gaintza – Legorreta – MURUMENDI (864 m) – Matxinbenta |
6. etapa | Martxoak 28 | Goierriren egoitza (Labeaga 12 Urretxu) | Matxinbenta – IZAZPI (972 m) – SAMIÑO (932 m) – OLETA (840 m) – Urretxu-Zumarraga |
Etapa guztien irteera-guneakdesberdinak izango dira, eta daten arabera ondorengo toki etalekuetan banatu dira:
- Zumarragako PARROKIA, urtarrilaren 17an, otsailaren 14an eta martxoaren 14an.
- GOIERRIREN EGOITZA, URRETXUko Labeaga kalean, urtarrilaren 31n, otsailaren 28an eta martxoaren 28an.
Nahi duen mendizale orok ahal izango duparte hartu. Izen-ematea eta ibilaldiei buruzko informazio zehatzagoaaurrerago, prentsa bitartez zein gure webguneetako atariaren bitartezzabalduko dugu.
Urretxu-Zumarragako Ostadar MendiTaldea
Goierri Mendi Taldea
Argazkia: Intsusburu (Gorka Azkarate: mendiak.net)