
Urtea hastearekin batera ZumarragakoUdalak ikastaro eskaintza berritua aurkeztu eta indarrean jarriko duurtarrilaren amaiera aldera. Sei hilabete eskaseko iraupena izangodute, urtarrilaren 25ean hasi eta ekainaren 18an amaituarte.
Guztira bederatzi tailer egin ahalko dira Zelai Ariztikultur etxean: sukaldaritza, dietetika-nutrizioa, sendabelarrak,luzaketa ariketak, street dance dantzak, makillajea eta norberakegiteko estilismoa, brikolajea, zeramika, eta nobedade den diziplina,XIX. eta XX. mendeetako Euskal Herriko arteari buruzkoa.
Ikastarobakoitzak bere ordutegiak eta eskola-egunak ditu. Eskainitakoikastaroetan izena emateko deialdia ere egin du Udalak: urtarrilaren11tik 19ra apuntatu ahalko da, aste egunetan 09:30-13:30 eta15:00-21:30 tarteetan eta larunbatean 09:30etik 13:30era. Informaziogehiagorako, 943 72 35 10 edo kulturetxea@zumarraga.net.