
Arcelor-Mittal enpresaren Zumarragakolantegian zuzendaritza berriaren kudeaketa kaotikoa salatu du CCOOsindikatuak prentsa ohar baten bitartez. Zuzendaritza berriarenplanifikazio faltak eta dagoen desordena produktiboak lantegiko 400postuak arriskuan jarri dituela jakinarazi du.
Egoera aurreko abuztutik luzatzen aridela esan du Arcelor-Mittaleko CCOOk, eta multinazionalari egoerazuzen dezan eskatu diote. Sindikatuak adierazitakoaren arabera,Zumarragan sortutako arazoak Bergarako plantan egindako aldaketakeragindakoak dira, duela hilabete batzuk Bergarako altzairutegia itxieta ordutik Zumarragan egiten dute hango lana. Egoerari irtenbideaaurkitzeko CCOOk egin duen proposamena Bergarako altzairutegia berrizirekitzea da, bertako produkzioa ez baitute inoiz eten. Edo horiposible ezean, beharrezko materiala Olaberriko edo Zaragozakolantegietatik ekartzea.
Arcelor-Mittalen zuzendaritzak egoerahorren aurrean «ezer egiten ez badu CCOOk beharrezkoak direnneurri sindikalak» hartuko dituela iragarri dute. Gogoratu,Zumarragako Arcelor-Mittaleko enpresa batzordean erabateko gehiengoaduela CCOOk.