
Otsailaren 6a izan zen ‘ofizialki’KKinzona irratia FMko emisioak egiten hasi zen eguna, nahiz eta iazkourtarrilaren 22an izan zen irratia lehen aldiz entzun ahal izan zeneguna. Behin urtea igarota ospakizunetarako ez ezik balorazioaegiteko unea ere bada. Irratiko kideek Goierriko Hitzari esandiotenez oso pozik daude denbora honetan irratiak izan duenbilakaerarekin. Irratia sortzeaz gain, bi herrietan egonkortzea erelortu dutelako. 20 saio inguru ditu gaur egun KKinzonak, eta goizetaneta eguerdietan albistegiak ere entzun daitezke.
Ekimen gehiago
Irratiazgain Kkinzona proiektuaren barruan ekimen gehiago ere garatu dituzte.Berunezko Justizia erdimetraia eta futbito txapelketa dira adibide.Film laburraren 500 kopia baino gehiago saldu dituzte eta futbitotxapelketan ehunka lagun batu ziren parte-hartzaile eta ikusleartean.
Urteurreneko ospakizunak
Urtemugaospatzeko egitarau berezia antolatu dute otsailaren 6rako. Goizeanurtearen errepasoa egingo duen irratsaioa izango da. Eguerdianbazkaria, jokoak eta bertso desafioa egingo dituzte. Urretxuko etaZumarragako bertsolarien artean izango da saioa, ohitura duten legez.Gaztetxeko bigarren solairuan izango dira ekitaldiak. Bazkarirakotxartelak eskuragai daude gaztetxean bertan, 10 euroan.