
Butak21 zineklub taldeko kideekhamazazpigarren zikloari bihar emango diote hasiera. Hamar filmemango dituzte guztira, bukaerako klasikoa barne ekainera bitartean.
Generoaren alderdian zientzia fikzioa,thriller-ak eta komediak badira, besteak beste. Filmen jatorriaridagokionez Japonia, Austria, Amerikako Estatu Batuak, Espainia edoUruguain egindako lanak ikusteko aukera izango da hastear dagoenzikloan zehar.
Marc Webb estatubatuarraren 500 egunelkarrekin filmarekin ekingo diote etzi zikloari. Maitasunarenhasiera eta amaiera ohikoa ez den moduan kontatzen duen filma da 500egun elkarrekin.
DVD emanaldiak
Pasa den edizioetako egiturarijarraituz, honetan ere doako DVD emanaldiak izango dira, beti bezalaostegunetan, Urretxuko Labeaga aretoan. Aurten beldurrezko filmakizango dira, eta otsailaren 4tik aurrera emango dituzte.
Egitaraua:
- Urtarrilak 29. ‘500 egun elkarrekin’, Marc Webb.
- Otsailak 12. ‘Moon’, Duncan Jones.
- Otsailak 26. ‘Departures’, Yojiro Takita.
- Martxoak 12. ‘Frozen river’, Courtney Hunt.
- Martxoak 26. ‘Mal día para pescar’, ALvaro Brechner.
- Apirilak 16. ‘Celda 211’, Daniel Monzon.
- Apirilak 30. ‘Izenik gabe’, Cary Joji Fukunaga.
- Maiatzak 14. ‘In the loop’, Armando Ianucci.
- Maiatzak 28. ‘Zinta zuria’, Michael Haneke.
- Ekainak 11. ‘Nire bizilagun Totoro’, Hayao Miyazaki.
Film guztiak Zumarragako Zelai Ariztiaretoan izango dira, ostiraletan 22:15ean. Sarrera: 3,50 euro.