
Osoko bilkurara eraman zuen herenegunudal gobernuak Espainiako Gobernuak emango duen tokikoinbertsioetarako fondoarekin gauzatuko dituzten proiektuen zerrenda.Guztira 1.086.000 euro emango ditu estatuak bigarren E Plan-arenbarruan, iaz baino ia 800.000 euro gutxiago.
Aurtengo proiektuak
Udalakgizarte zerbitzuetan inbertituko du funtsaren kopuru garrantzitsu bat(217.000 euro). Gizarteratze eta prebentzio programak, hirugarrenadinekoentzako programak eta gaztetxoekin hezkuntza programak jarrikodituzte martxan. Kopuru horren barruan Arte Ederretako Eskolaksortzen dituen gastuak ere sartu dituzte.
Beste proiektuguztiak inbertsio publikoko proiektuak izango dira.Jasangarritasunaren aldeko apustuan uraren horniduraren ingurukoproiektuak eta argiztapenarekin lotutakoak burutuko dira, baliabideakoptimizatzeko helburuarekin. Orain egiten diren inbertsioekinetorkizunean energia aurreztu nahi da.
Guztira hamabi-bat langile kontratatukodituzte proiektu horietan guztietan banatuta. Lan guztiei epeak jarridizkiete. Eperik luzeena Izazpi auzoko eta Elgarrestamendiko ursarearen berrikuntzek dute, bosna hilabeteko obra-epea hain zuzen.