
Asteleheneko gertakariak salatzeko,prentsaurrekoa eskaini zuen atzo arratsaldean Urretxu-ZumarragakoGazte Asanbladak. Astelehenean gaueko 21:00ak inguruan jazo zirengertaerak. Une hartan Gaztelekuan zeudenek esanda, hamar bat poliziaeta kalez jantzitako beste bi ertzain gaztetxera sartu ziren “drogakontrol” baten aitzakian. Guztira 7 pertsona identifikatu zituzteneta beheko solairua miatzeari ekin zioten, hasieran droga kontrolazena, gerora “segurtasun kontrol bat” zela esanez, lekukoekargitu dutenez. Zeuden kartelengatik akusazio desberdinekin atestatubat egingo zutela ere jakinarazi zioten une hartan barraren atzeanzegoen gazteari.
Gaztetxeen kriminalizazioaren aurka
Gertaerak azaldu eta gero,Ertzaintzaren jarrera salatu zuen Gazte Asanbladak. Helburu garbirikgabe, azalpenik eman gabe eta euren artean esandakoa kontrajarriz,gaztetxeetako mugimendua kriminalizatzeko beste saiakera bat izandela argi utziz.
Prentsaurrekoan gogorarazi zuten zazpiurte direla jada, Gazteleku berriak ateak ireki zituenetik. Urteguzti hauetan, ekintza ezberdin ugari antolatu dituztelagogorarazteko ere aprobetxatu zuten. Antzerkiak, era desberdinetakotailerrak, hitzaldiak, umeentzako jolasak, film emanaldiak, eraguztietako bazkari eta jai egunak, kontzertuak… Gaztetxea proiektuaskoren eta desberdinen aterpea izan dela ere gaineratu zuten; 1088etxebizitza huts plataforma; berdin do feminista taldea, AbiaduraHandiko Trenaren aurkako mugimendua, KKinzona egitasmo komunikatiboaedota etorkinentzako ematen diren euskara eskolak aipatu zituzten.
Astelehenean gertatu zena, ez delagaztetxeak jasaten duen lehendabiziko jazarpen saiakera azaldu zuten.Irakeko gerraren aurka antolatutako manifestazioan sei lagunek isunajaso zutela edo bazkide bati SGAEk ehunka eurotako isuna jarri ziolajarri zituzten adibide gisa.
Manifestazioa larunbatean
Gertaera hauek salatzeaz gain, asteburuhonetan egingo dituzten mobilizazioetarako deia ere egin zuten atzokoprentsaurrekoan. Larunbatean arratsaldeko 19:00etan hasita,manifestazioa egingo da gaztetxetik abiatuta, eta herritar guztienparte hartzea beharrezkoa dela nabarmendu zuten. Azkenik, egunhauetan Eibarko eta Barañaingo gaztetxeak desjabetu nahidituztela gogora ekarri zuten. Eta “une hauetan euren etxeadefendatzen diharduten gazteei” euren elkartasuna adierazi.
- Bideoan jasota duzue Gazte Asanbladak atzo eskaini zuen prentsaurrekoa: