
Mertzedariarren Zumarragako nobiziatuanehun-bat ikasle zegoen 1961. urtean, moja bihurtzeko ikasketakegiten. Gaur egun, estatu osoan ez da nobiziatu bat ere gelditzen.Argentinan, Angolan eta Hego Korean nobiziatu bana ditukongregazioak, guztira hogei nobizia eta lau nobiziagai dituztelarik.Zumarragan hogeita sei lekaime daude, 56 urtekoa gazteena eta 94urtekoa zaharrena.
Zumarragako komentutik probintzia osoagidatzen dute. «Gure probintzia erlijiosoak ez datoz probintziageografikoekin bat, gure kargu dugun eremuak Espainiako iparraldeguztia hartzen du, 23 komunitateetan banatutako 240 lekaimerena.Mojen batazbesteko adina 74,6 urtekoa da», dio Pilar Gallegok,Iparraldeko Probintziaren buruak.
Datuak ez diraitxaropentsuak. Fede erlijiosoa itzaliz doala dirudien garai honetanKaritateko Mertzedariarren etorkizuna nola ikusten duten galdetuta,Gallegok ondokoa dio: «Erlijioa bizitzeko modua aldatu egingoda. Garai baten amaieran gaudela dirudi eta estilo eta forma berriaksortuko direla uste dut. Komunitateak txikiagoak izango dira».
Egun bat komentuan
Zumarragako komentua adineko mojenerresidentzia edo bizitokia da gaur egun. «Sei lekaime dituguarreta osoa behar dutenak, beste batzuek beren burua zaintzeko gaidira baina laguntza zehatzak behar dituzte, haiek zaintzen dituztenakbadira eta etxea zaintzen dutenak ere bai» .
Goizekozazpietan esnatu eta errezatu egiten dute. Ordubete geroago fraidepasiotar bat joaten zaie komentura eguneroko meza ematera, etahamabost herritar ere gehitzen dira taldera egunero, meza entzuteko.Gosaldu eta gero bakoitzak bere eginbeharrei heltzen die. Eguneanzehar komunitateko bilerak egiten dituzte. Komentutik ateratzen dira,parrokiako talde ezberdinetan esku bat botatzeko, katekesian,Karitasen edo Misioen Lagunen taldean. Afaldu eta gero,«errekreorako» elkartzen dira, eta 22:30ean erretiratuegiten dira logeletara.
Ehun urte Zumarragan
Igandearratsaldean eguneroko dinamika aldatuko dute, lehenengomertzedariarrak Zumarragara iritsi zirela 100 urte beteko direlako.Kongregazioak nobiziatua 1910ean ireki aurretik lau lekaime iritsiziren garai hartan Benefizentziaren Ospitalea zenera: «Pobreenospitalearen izenarekin ezagutzen zen», dio Gallegok.Etorkizunean adinekoentzako erresidentzia izango zen ospitale hura.Orbegozo enpresariak eraikin berria egin zuen 1980an, eta hanadinekoak atenditu zituzten lau mertzedariar bizi izan ziren,Lamorous gerontologikoa sortu zen arte, duela bi urte eskas.
Komentua handiegi gelditu zaie fedearen eskasiaren garaian:«Baina probintzialaren egoitza da eta bertan egiten ditugujarduera eta mintegi guztiak. Etorkizunean mojen erretirorakokomentua izango da».
Igandean egingo duten ospakizuna«xumea» izatea nahi dute, «komentu barrura begira».Arratsaldeko laurak eta erdian Pilar Gallegok atzera begirada egingodu Karitateko Mertzedariarren sorrera, etorrera eta ibilbideakontatzeko. Eukaristiaren ondoren Goiargi abesbatzak kontzertuaeskainiko du; mokadutxo batekin amaituko dute mendeurren jaia.
Atzean, ehun urte.