
Ostiralean banatu zituen Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak eskolarteko 23. Bertsopaper Lehiaketako sariak. Denera ia 300 lan aurkeztu dituzte, hiru maila desberdinetan bereizita. Gehienak gaztetxoenak izan dira.
A mailan Handitzean izan nahi nuke esaldia hartu behar zuten gaitzat, eta 235 lan aurkeztu dituzte atal horretara. B mailan 68 lan aurkeztu dituzte osotara, Gurasoek ez naute ulertzen gaiari erantzunez. Helduagoen D atalean bost bertsopaper jaso dituzte, gai librearekin. Sarituek nork bere bertsoak kantatu zituzten ostiraleko ekitaldian. Gazteak izanagatik gaitasuna badutela erakutsi zuten.
Sarituak
A maila (LH 5-6)
- 1. Julen Azpeitia
- 2. Nerea Arratibel
- 3. Mario Garcia
- Aipamenak: Jordi Hormigo, Uxue Caneiro, Garazi Agirrezabal, Gorka Gaztañaga, Andoni Oruesagasti, Jone Martinez, Oihane Alustiza.
B maila (DBH 1-2)
- 1. Jon Mendizabal
- 2. Maialen Akizu
- 3. Leire Akizu
- Aipamenak: Joseba Salegi, Nekane Martin, Uxue Millet, Mirari Arratibel, Jon Etxezarreta, Xabier Gastañares.
D maila (DBH 3-4)
- 1. Beñat Torres
- Aipamenak: Ane Agirre, Iker Azpeitia, Jone Alberdi, Mikel Iturriotz
Egilea: Goierriko Hitza.