
“Antiguarekin” herri plataformakdeituta, herriko beste zenbait talde eta alderdi politikorenbabesarekin egin zen atzo Antiorako martxa jendetsua. Beste behin,udal gobernuak Antion egin nahi duen interpretazio zentroaren aurkaprotesta egiteko antolatu zen martxa.
Goizeko 11:30ean zegoen hitzordua eginaZumarragako Euskadi plazan. Handik hasi zuten Antiorako bidea oinez.12:30 inguruan elkarretaratzea egin zen baselizaren aurreantxalapartariek eta txistulariek lagunduta. Ondoren “Antiguarekin”herri plataformako kideek hitzaldia egin zuten martxan deitzearenarrazoiak azaltzeko. Beste behin, Udalak Antion egin nahi duenproiektuaren aurrean “kezkatuta” daudela agertu zuten, baitaproposatutako proiektua Antiorentzako “gehiegizkoa” dela erenabarmendu.
Hitzaldiaren ondotik jai giroa nagusituzen. Hamaiketakoa izan zen gerturatu zirenentzat eta bertsolariak etahaur jolasak ere ez ziren falta izan. Ondoren 13:30 inguruan eginzuten beherako martxa.
- Ikusi bideoa jarraian: