
Ostiralean Legazpiko Arranon etalarunbatean Urretxun, Aldirin egin ziren Martxoan Bertsoa herrikotxapelketako azken finalerdiak.
Legazpira egin zuen ostiralean MartxoanBertsoako txapelketak ostera, eta bertako Arrano tabernan jokatu zenlaugarren kanporaketa. Entzule andana bertaratu zen, eta saioarenezaugarri nagusia, umorea izan zen. Hiru taldeen arteko aldea bipuntukoa izan zen soilik, Atagoiti taldea izan zalerik nagusi.
Trikitilariak (Aitor Zabaleta, IñakiLarrañaga, Eugenio Gisasola “Lutxurdio”), Atagoiti(Gorka Maiz, Beñat Maiz, Julen Agirreburulde) eta OK Berria(Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi, Joseba Salegi) taldeekneurtu zituzten atzo indarrak Arranon. Azken talde honetan, EnekoIriondok kantatu behar zuen, berez, eta ez Joseba Salegik, bainaazken orduko arazo batzuk tarteko, hamalau urteko Salegi gazteak bereaukera izan zuen. Ez zuen lan txarra egin.
Epaimahaiak honela banatu zituen puntuak:
1-Atagoiti (Gorka Maiz, Beñat Maiz, Julen Agirreburualde): 172 puntu
2-OK Berria (Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi, Joseba Salegi): 171.08 puntu
3-Triktilariak (Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga, Lutxurdio): 170.78 puntu
Aldiriko saioa
Txap-Ela (Gorka Ojanguren, GorkaQuevedo, Joseba Villarreal), Jon Obi Mikel (Mikel Iturriotz, BeñatTorres, Jon Mendizabal) eta Tupis Tupau (Manex Mantxola, AnderKerejeta Atxun, Aitor Lizarazu Ginz) taldeak aritu ziren larunbateanAldirin kantuan. Aldiri bertsozalez leporaino bete zen, eta giroaparta egon zen saio osoan zehar. Eta bertsolariek ere, dotoreerantzun zuten.
Larunbateko saioko irabazleak, Atxun,Mantxola eta Ginz izan ziren: Tupis Tupau. Saioa irabaztea ez ezik,finalerako txartela ere eraman zuten, Igartubeitin kantatu zuenMotxorro taldearen aurretik sailkatzea lortu zutelako, ehunenbatzugatik bakarrik izan bazen ere.
Larunbateko puntuaketa, beraz, honela geratu zen:
1-Tupis Tupau (Mantxola, Atxun, Ginz): 181.08 puntu
2-Jon Obi Mikel (Mikel Iturriotz, Mendi, Beñat Torres): 179.6 puntu
3-Txap-Ela (Ojan, Quevedo, Villarreal): 171.01 puntu
- Ikusi Aldiriko kanporaketako bideoa jarraian:
Puntuaketa orokorra, behin finalerdiguztiak eginda ondokoa da, lehen hirurak finalean parte hartukodutela kontuan izanda:
1-Potato (Otamendi, Rikardo, Felipe): 188.5 puntu
2-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
3-Tupis Tupau (Mantxola, Atxun, Ginz): 181.08 puntu
4-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
5-Jon Obi Mikel (Mikel Iturriotz, Jon Mendizabal, Beñat Torres): 179.6 puntu
6-Non dago Eli (Antton, Uxue, Auzmendi): 178.85 puntu
7-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu
8-Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.75 puntu
9-Atagoiti (Gorka Maiz, Beñat Maiz, Julen Agirreburualde): 172 puntu
10-OK Berria (Barandiaran, Igor Iñurritegi, Joseba Salegi): 171.08 puntu
11-Txap-Ela (Ojan, Quevedo, Villarreal): 171.01 puntu
12-Trikitilariak (Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga, Lutxurdio): 170.78 puntu
13-Haundi-maundi jaleak (Pitu, Kaxero, Jaka): 167.6 puntu
14-Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II): 166.5 puntu
15-Gu ta gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I): 164 puntu
Dagoeneko aski ezagunak diren arren,hauek dira finalean kantatuko duten taldeak. Gogoratu hitzordua:martxoaren 26an, gaueko 11etan, Gaztelekun.
Informazio gehiago Zumarraga etaUrretxuko bertso eskolako web orrian.