
Apirilaren 3an izango da, 16.15eanhasita, eta kadete mailako txirrindulariak lehiatuko dira. Urretxuareta zumarragar askok ederki gogoratzen dute oraindik Mendijur zena,baina gazteenek ez dute jakingo seguru aski herritar bat mundukoziklo-kros txirrindulari onenetakoa izan zela. Bergarako lasterketanparte hartzen ari zela hil zen: Eitzaga jaisten auto baten kontra joondoren. Urretxuko txirrindularia ondo ezagutu zuen AgustinAizpururekin hitz egin dugu.
Aizpuruk oso gaztetan ezagutu zuenMendijur. “Jubenila zen garaian ezagutu nuen. Soldadutzatik etorrinintzenean bizikleta denda ireki nuen Zumarragan. Lokala apaizenetxearen aurrean zegoen eta 22 metro koadro zituen. Bertan ezagutunuen Mendijur. Beste mekaniko batzuk ere bazeuden Urretxu etaZumarragan, Odriozola eta Arratibel, baina gaztea nintzen etatxirrindulari gazteak nirera etortzen ziren bizikletak konpontzera,hitz egitera, galletak jatera… Nik 21 urte nituen eta Mendijurrek17”, oroitzen du.
Gainera, Aizpuru konfiantzako mekanikoazen. “Gurpilak zentratzen abila nintzen. Gurpila muntatu etaEitzaga erdiraino jaisten nintzen proba egiteko. Garai hartan 95 batkilo pisatzen nituela kontuan izan behar da! Beste batzuek bezperanzentratutako gurpilekin ezin zen lasterketan parte hartu, baina nikzentratutakoekin karrera irabazteko moduan zeuden”.
Bestalde, txirrindulari gazteekin bategiten zuen. “Lasterketetara joaten nintzen, aldapetan edariaematen nien… Deskargan taberna zegoen eta hotza egiten zueneanbotilatxoak kafearekin eta koñakarekin betetzen genituelagogoratzen dut”.
Txirrindulariak zein ondo zaintzenzituen ikusita, ez da harritzekoa Mendijur Aizpururengana joan izana.“Oso jatorra zen. Gure bigarren bulegoa Iburreta taberna zen. Hanere etxekoa bezala zen. Sukaldean sartzen zela eta mantala jartzenzuen, etxekoandreei adarra jotzen zien… Oso erraza zen berarekinondo eramatea”.
Iburretakoekin zuen harremana hain zenona, non bertan fitxatu zuen Kas taldearekin. Aizpuru bertan izanzen, baina Alejandro Egea Mendijurren ordura arteko prestatzailea ez.Pena hori du oraindik Aizpuruk. “Norbaitek intentzio txarrarekinegin nuela esan dezake, baina ez zen hala izan. Egea bertan ezegoteak pena eman zidan, baina dena ustekabean gertatu zelako izanzen. Luis Urdangarin Anton Barrutiaren laguna zen. Dalmacio Langarikaeta Barrutia bera Zumarragara etorri ziren eta Urdangarini Mendijurnon aurkitu zezaketen galdetu zioten. Nire dendara joateko esanzien”.
Kas garai hartako talde indartsuenazen, baina ez da harritzekoa urretxuarrak beraiekin fitxatu izana.Izan ere, txirrindulari bikaina izan zen. “Bai errepidean eta baitaziklo-krosean ere oso ona zen. Erlojuaren aurkako Arrateko igoeran,adibidez, Jacques Anquetilek baino denbora hobea egin zuen.Anquetilek bost Tour irabazi zituen eta erlojuaren aurka bikaina zen!Mendijurrek sekulako indarra zuen. Aizpurutxoko Jesus Erratzuk ereindar handia zuen. Batzuetan bata hobeto ibiltzen zen eta besteetanbestea.
Ziklo-krosean, lokatz asko zegoelakobizikleta sorbaldan hartu eta korrika egin beharra bazegoen, ezzegoen Mendijurri irabazterik”.
Hori ikusirik, Beasaingo mundukotxapelketako antolatzaileek urretxuarrari komeni zitzaion zirkuituaprestatzea erabaki zuten. Mendijur proba irabazteko faborito nagusiazen, baina hilabete batzuk lehenago hil egin zen. “Nire ustez,erraz irabaziko zuen. Dena alde zuen: Anton Barrutia Kas taldekotxirrindularia berriro ziklo-krosean hasi zen Mendijurri irteeretanlaguntzeko. Lasterketa gogorrak tokatuz gero, hiruzpalau mundukotxapelketa irabaziko zituzkeela uste dut. Bizikleta gainean berabaino hobeak bazeuden, baina korrika ez. Italian El torito españoldeitzen zioten”.
Errepidean ere urrutira helduko zelauste du Aizpuruk. “Kas taldean hobekuntza handia egin zuen.Lasterketa politak egin zituen. Hil zen egunean, adibidez, gurpila bialdiz zulatu zitzaion eta Eitzagan istripua izan zuenean tropelaharrapatzeko zorian zen. Errepideko lasterketetan ere dagoeneko izenazuen. Nire ustez, liderren laguntzaile izateko dohain apartakzituen”.
Ez zuen hori erakusteko astirik izan,ordea. Erakustaldi onenak ziklo-krosean eman zituen. 1964anEspainiako txapelketa irabazi zuen eta 1965ean Italian jokatu zenmunduko txapelketan bosgarrena izan zen. Urte hartan ezin izanzuen Espainiako txapelketa irabazi. Aizpuru amorratu egiten daoraindik lasterketa hura aipatzen duenean. “Talamilloren atzetikheldu zen helmugara, bere erruz. Proba Beran izan zen eta niandregaiarekin eta beste bikote batekin joan ginen. Mendijurrilaguntza eskaini nion eta lasai egoteko esan zidan, Kas taldekoakarduratuko zirela bere bizikletez. Bidali zutenak, ordea, ez zekiennahikoa mekanikaz. Mendijurren bizikletak matxura zuela ikusi nueneta Kas taldekoari geldiarazteko eta bizikleta aldatzeko esan nion,baina ez zen ausartu. Azkenean, matxuragatik bigarren gelditu zen.Nire ustez, Mendijur fidatuta joan zen lasterketara. Hurrengo eguneanbarkamena eskatu zidan”, gogoratzen du.
Txirrindulari aparta izateaz gain,umila ere bazen, beraz. Hala, urretxuar eta zumarragar guztiak berejarraitzaile sutsuak ziren. “Lasterketa guztietara autobus bat edobi joaten ziren. Garai batean sekulako txirrindularitza zaletasunazegoen. Herrian jubenil mailako lasterketa antola-tzen bazen,8.30erako herri guztia kalean zegoen. Deskargan, Eitzagan… jendeasko biltzen zen. Kontuan izan behar da garai hartan ez zegoelatelebistarik”.
Hala, Mendijur herritarren idoloa zen.Bere heriotza sekulako kolpea izan zen. “Sekula ez dut halakohileta jendetsurik ikusi. Zergatik? Oso jatorra zen eta guztiei kasuegiten zien. Oso maitatua zen. Istripua izan zuen garaian nirebizikleta tailerra anaiak autoeskola izan zuen tokian nuen etalasterketa egunean handik pasatzen ikusi nuen. Tropeletik 30 batsegundora pasatu zen, Eitzagara bidean. Seguru aski, Eitzaga oso ondoezagutzen zuelako izan zuen istripua. Bihurgunean ziztu bizian hartuzuen eta behetik gora zetorren auto baten barruan sartu zen. Esanzidatenean, ezin nuen sinestu”, amaitu du.