
1.-Bizigarriak (alkohola, kafeina…) ahal den neurrian murriztu. 2.-Arrain eta lekaleek eskaintzen dituzten proteinak haragiarenak baino osasungarriagoak dira eta ez dute kolesterol maila igotzen. Esneki eta arrautzak ere murriztu egin behar ditugu. 3.-Azukreak dietatik kendu. Xurgapen moteleko karbohidratoak (pasta, arroza, zereal integralak…) dira gomendagarrienak. Barazki eta fruituak ere ezin ditugu ahaztu. 4.-Gehigarri naturalak hartu. C (kiwiak, laranjak…), B5 (lekaleak, arrautzak, haragia…) eta B6 (fruitu lehorrak) bitaminak, zinka (itsaskiak) eta magnesioa (espinakak, olioan…) ezinbestekoak dira guruin adrenalaren funtzionamendurako (estresaren erantzuna erregulatzen du).
Oihane Sudupe