
Zilborrestea moztu ezkeroztik
bizi naiz beraien menpe,
baina bizitza aldatu nahi dut
azkar eta derrepente.
Bi eurokoa da nere paga,
krisia izango da beharbada,
nazkatzen naute dexente…
Amai festero esaten diot
utzi ordubiak arte,
ta esaten dit “gehiago utzi
ezkero zuretzat kalte”.
Alkoholik gabe bueltatu ohi naiz
eta “edaten jarduten al haiz?”
beti galdetzen didate…
Pikutara joan zaitezte!
Egia esan nere ustetan
zaila da duten papera,
egunez egun aldatzen baita
nere izateko era.
Ibiltzen omen naiz harro eginda,
neure hormonak eutsi ezinda,
adina izango ote da?
Beti esaten didate neri:
“zu ulertzeko ze lana!”
ta ez da arina hitz horiekin
gainean daukadan zama…
Bera da ulertzen nauen bakarra,
ta sukaldean ez da baldarra,
aita, dut kristoren plana:
noa amonarengana!
Jon Mendizabal