
Gidoia zuzendariak eta filmeko protagonista nagusiak idatzi zuten. Juan Carlos Onettiren testu bat hartu zuten oinarri aspaldian borroka libreko txapeldun izandako Jacob Van Oppenen bizitzako ataltxo bat irudikatzeko. Urte gozoakatzean geratu dira eta Príncipe Orsini goitizena due nmanagerrak Hegoamerikako herrixketan zehar halako tour bat antolatzen du. Herrixka horietan Jacobek indar erakustaldia egitea da asmoa, herriko biztanleak borrokara desafiatuz aldi berean. Orsiniren noblezia bere buruari jartzen dion goitizenean dago soilik. Jacob, berriz, zurrutero latza da. Pelikula hau ostiralean eskainiko da,22.15ean, Zelai Ariztin.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide