
Mantxinbentan hasi eta Zumarragan amaitu zuten atzo Goierriko Biraren seigarren eta azken etapa, ondoko ibilbidea osatuta:
Matxinbentatik Izazpira igo (972 metro), handik Samiñora (932 metro), eta Oletatik (761 metro) egin zuten jaitsiera, Urruztitik bidegorrira iritsiz. Areizaga-Kalebarren plazan elkartuko ziren etapa bukatutakoan eta bazkari batekin eman zitzaion amaiera Birari.
343 lagun
Guztira 343 lagunek hartu dute parte Goierriko Biraren lehen aldi honetan. Horietatik 20k osatu dituzte Biraren sei etapak. 126 kilometro pasatxoko luzera izan du Birak eta Goierri eskualdeko parajeak bertatik bertara ikusteaz gainera, hainbat datu historiko eta kultural ezagutzeko aukera ere eskaini zaie bertan parte hartu duten mendizaleei. Hala, eskualdeko industria guneak aztertu dituzte, pertsonai historikoen inguruko datuak ezagutu, monumentu megalitiko ugariren ondotik igaro, kondairak eta mitoak aztertu eta historiako hainbat atal ere aintzat hartu dituzte.
- Informazio gehiago duzue Ostadar Mendi Taldeko web orrian.
- Etapa guztietako argazki bildumak otamotz.eus-en dituzue ikusgai.
Argazkia: Ostadar M.T.
Azken etapako bideoa: