
Urretxuko eta Zumarragako Bi-tarteanmerkatarien elkarteak hitzaldia burutu zuen hilaren 18an, Urretxuko Arau Subsidiarioen barruan Irimo lantokiaren gunean eginnahi dituzten lanen gaiari berriro helduz.
Jose Allendek hitzegin zuen bertan, EHUko Hirigintza eta Lurralde Antolaketakokatedradunak, eta oro har hiri komertzioaz aritu zen. «Pirinioengaineko Europa osoan hiri dispertsioa ekiditera jotzen ari dela»azaldu zuen honek, «eta horregatik, hiri kanpoaldeetakokomertzioen eraikuntza modu zorrotzean mugatzen» ari dela,«merkataritza herri guneetan sustatuz».
«Esperientziaguztiek ondorio berak izan dituzte: merkatal ekipamendu etaestablezimendu periferiko handiek sortzen dituztenak baino lanpostugehiago kentzen dituzte, jartzen diren lekuetako fluxu ekonomikoamurrizten dute eta herrien kohesio urbanoa apurtzen dute»azaldu zuen.
Arau «nahasiak»
AllendekUrretxuko Arau Subsidiarioen dokumentua «nahasia» zelaesan zuen eta arau «argiagoak» exijitu beharko zirenarenustea ere agertu zuen. Era berean, Urretxuko periferian elikagaienkomertziorako establezimendu handi bat jartzea «astakeriaurbanistikoa» dela esan zuen, herri barruko komertzioa sustatubeharko litzatekeela aldarrikatuz.