
Zumarragako Udalean pasa den astean egin zen ezohiko udalbatzarrean egin zen proiektuaren onespena, alderdi guztien aldeko botoarekin. Berritze lanak ekainean hasiko dituzte eta 2012 hasieran, lanak amaituta egotea aurreikusten da.
Urolako geltokiak 80 urte daramatza itxita eta eraberritze sakona behar du erabilgarri uzteko. Lanak, INEMekin elkarlanean, egun langabezian dauden herritarrek egingo dituzte. Gutizra 24 lagunentzako lanpostuak sortuko dira.
Familientzako elkargunea
Urolako geltokia elkarbizitza arazoak dituzten familientzako topagune bihurtuko da. Gainera, nerabeen ekintzak burutzeko gune bat, informazio turistikoa zabaltzeko gune bat eta bizikletak alokatzeko hirugarren gune bat ere izango ditu eraikinak. Kontutan hartu behar da gainera, geltoki intermodalaren parte izango dela erikin berria eta bidegorria ere bertatik pasako dela.
Alberdi guztien aldeko botoa jaso zuen proposamenak. Ez ordea, 2010-2013 aldirako ekonomia eta finantza planari oniritzia ematerako orduan. Ika-mikak izan ziren, baina azkenean plana onartuta gelditu zen PSE-EEko eta PPko zinegotzien botoekin; EAren kontrako botoa eman zuen eta EB-Berdeak eta EAJ abstenitu egin ziren.
Azken honekin lotutako albistea irakurri dugu Goierriko Hitzan.