
Urretxuko eta Zumarragako musikataldeak entsegu lokal eske daude. Askok Urretxuko Madaya auzokogarajeetan dute lokala, baina apirilaren 1erako gune horretatik joanbehar dutela agindu diete eta kalean geldituko dira. MuTaMu elkarteakbiltzen ditu bi herrietako taldeak. Duela zortzi urte sortu zuten,lokalen aldarrikapenarekin. Egiten duten eskaera garbia eta zuzenada, entseatzeko lokalak nahi dituzte, bi herrietan gainontzeko kulturtaldeek dituzten bezala.
Aldarrikapenerako ekintzak
Apirilaren 10ean kontzertuak egingodituzte bi herrietako kaleetan, aldi berean entsegurako lokalen faltaaldarrikatuz. Horrez gain, historian zehar bi herrietan egon direnmusika talde guztien abestiekin eginiko bilduma bat ere ari daosatzen MuTaMu.
Apirilaren 10eko kontzertuak entsegu lokalenbeharra aldarrikatzeko baliatuko dituzte. Urretxuko eta Zumarragako11 taldek joko dute bertan, eta herrietako hiru gune desberdinetanjarritako eszenatoki inprobisatuetan taularatuko dute desadostasuna.Hiru guneak lotuko dituen manifestazio edo kalejira bat egitea ereburuan darabilte gazteek. Gainera, musika taldeen aldarrikapenarekinbat egiteko ere eskatu diete herritarrei eta horretarako sinadurabilketa bat hasi dute
Egilea: Goierriko Hitza