
Atzo jokatu ziren XIX. GoñirenOmenezkoaren finalak Zumarragako Beloki pilotalekuan, eta jende ugaribildu zen harmailetan: 350 bat lagun. Azkenean aurreikuspenak betetaRenobales-Lopezek (22-20) irabazi zuten binaka eta Ezkurdiak (22-18)berriz, promesetakoa lau t´erdian.
Pilota eskolakohaurrak aritu ziren aurrena munduko ilusio guztiarekin, eta gero,aldiz, lau t’erdiko finala jokatu zen. Ezkurdia nafarrak etaAurtenetxe bizkaitarrak neurtu zituzten indarrak. Parekatua izan zenpartida hasiera batean. Ezkurdia zen faborito; batik bat kolpehandiagoa duelako. Halere, Aurtenetxek ondo eutsi zion etamarkagailuan aurrea hartu zuen (7-9). Saiatu zen Ezkurdia kontrarioaalde batetik bestera mugitzen, baina tantoa amaitzeko aukera edukizuenean ezin asmatu. Horregatik, finala galduko zuela zirudien(12-17). Baina Aurtenetxe bete egin zen azken tantoetan, etagaraileak, ordea, ez zuen hutsik egin. Sakeari abiadura emanez, etaaurkaria ezker-eskuin zein atzera eta aurrera mugituz, bata bestearenatzetik pilatu zituen tantoak. Hortaz, 10-1eko partziala lortuta,azkenean nagusi.
Lehiatua izen zen partida, gustagarria.Ba, ondorengoa, seniorretakoa, are gustagarriagoa. Parean ibili zirenbi bikoteak, Renobales-Lopez eta Baez-Telletxea. Batean batzukaurretik, gero besteak. Renobales-Lopez 12-8 jarri ziren, bainaRenobalesek berak egindako huts batzuk baliatu zituzten kontrarioekparean jartzeko. Gainera, Telletxea gogor ari zen pilota astintzen,eta Baez jokoan sartu zen. Aitaren batean 12-17 aurreratu ziren.Finalarenak egin zuela zirudien, baina torneo osoan zeharerakutsitako segurtasuna erakutsi zuten azken tantoetan garaileek;gainera, inoiz baino huts gehiago pilatu zituten Baezek etaTelletxeak. Hori nahikoa izan zen markagailua desorekatzeko. Denaden, merezita nagusitu ziren garaileak.
Bukatzeko sari banaketa egin zen, etaGaizka Lopez Ortuellako atzelariak, ia-ia hutsik egiten ezduenak,jaso zuen torneoko pilotari onenaren saria.
Ikusi Gotzon Aranburuk prestatutako irudiak