
1931. urtetik aurrera, Euskal Herriareneta euskal herritarren eguna da Aberri Eguna. Abertzaleen eta sektoreezberdinen arteko elkarlana sustatzeko, burujabetzaren aldekoestrategia nazionala bultzatzeko eta konpromisoa aldarrikatzeko,Urretxuko Udalak Urretxuko herria aldarrikapen honetan parte hartzeragonbidatu du.
Ohiturari jarraituz, datorrenapirilaren 4an Urretxuko herritarrei, etxeetako balkoi, leiho etatxoko guztietan Aberri Egunari ongi etorria emateko ikurrinak jarditzaten eskatu diete udaletxetik. Bestalde, Aberri Egunaren goizeko10etan antolatu duen ekintza xumean parte hartzeko deia ere egin duUdalak. Udaletxeko balkoian ikurrina jarriko da eta ohorezkoaurreskua dantzatuko da.
Oro har, herritarrei Irun eta Hendaiaartean ospatuko den Aberri Egun bateratuan parte hartzeko gonbita ereluzatu diete.
Argazkia: iazko Aberri Eguneko une bat.