
Zumarragako Eusko Alderdi Jeltzaleakudaletxeko gastuen gainean duen kezka agertarazi du medioetan.Diotenez, gastuak dauden diru-sarrerak baino handiagoak dira. Datutandiotenez, 2008an zegoen dirua baino %3 gehiago gastatu zen eta 2009an%5 gehiago; 380.000 eta 741.000 euro hurrenez hurren.
Udaletxean lan egiten duten pertsonensoldaten igoerak eragindakoa da hein handi batean jeltzaleen ustetan,gastuen gehitze hau. 2004tik 2009ra %68an egin dute gora soldatek etadatozen hiru urteei begira, soldatak urteko %3 igotzea aurreikustenda. Alderaketa bat egitearren diote, soldaten gastuak udalaurrekontuaren %37a suposatzen duela Zumarragan. Gipuzkoan batazbestekoa %31,5 den bitartean. Datu hauek eskuan, udaletxean daudengehiegikeriak ekiditea ezinezkoa dela diote alderdiko kideek.
Soldatak murriztea
Gehiegikeria hauekin amaitzeko zenbaitproposamen luzatu ditu Zumarragako EAJk. Batetik, soldatak murriztubeharko liratekeela uste dute, baita, urteko soldaten igoera KPIaren(kontsumorako prezioen indizearen) araberakoa izatea ere.
Korporazioko kideen diru-kopurua %15eanmurriztea, liberatuak hirutik bira jaistea eta zenbait komisiotakopresidentetzei dagozkien diru sarreretan ere aldaketak proposatzendituzte. Zumarraga Lantzeneko gerente kargua kentzea eta azkenbatean, ohiko gastuen zenbatekoan aurreztea nahi da. Diru-sarrerakgehitzeko presio fiskala handitzea edota ekimen ekonomikoak sustatzeaproposatzen da.
Salaketaz hauez gainera, beste batzukere egin dizkio EAJk udal gobernuari, tartean, Antioko interpretaziozentroaren eta Urolako geltokiaren gaineko proiektuetan ”ekonomikokiinprobisatu” izana egotzi diote.