
Pasa den larunbaten egin zen Durangon“Zarate eta Elexpe Saria” IV. Duatloi proba. Bertan izan zirenUrola Asirauto Plazaola taldeko kideak. Distantzia motzeko proba izanzen Durangokoa. Guztira, 8,8 km lasterka, 39,2 km bizikletan etabukatzeko 5,2 km lasterka egin behar izan zituzten parte hartzaileek.Irteeran 300 parte hartzaile elkartu ziren eta proba Jon Arocenaduatleta beteranoak irabazi zuen.
Urola Asirauto Plazaolako 9 taldekidebertaratu ziren Durangora. Mutiletan Josetxo Mugika 50garren , EduPerez 69garren eta Jexux Lizarazu 77garren izan ziren taldekoaurrenak helmugara iristen. Postu horiei esker Josetxo Mugikabigarren izan zen beteranoen 2 mailan eta Edu 10garren beteranoen 1mailan. Taldeka 14. postuan sailkatu zen Urola Asirauto Plazaolataldea. Parte hartu zuten beste taldekideak Jon Azpiazu, JosebaAlberdi eta Iñaki Etxaniz izan ziren.
Neskei dagokionez Gurutze Altuna13garren, Idoia Garde 14garren eta Aintxine Kerejeta 15garren postuansailkatu ziren, taldekako sailkapenean hirugarren postua lortuz.Momentu honetan Urola Asirauto Plazaolako nesken taldeaEuskal-Herriko zirkuituaren lidergoan dago.
Zirkuituko hurrengo probak Egüesen(Nafarroan) apirilaren 11an , San Adrianen (Nafarroan) apirilaren17an eta Azkoitian apirilaren 18an izango dira. Era berean Apirilaren17an Arrigorriagan Euskadiko distantzia luzeko txapelketa jokatukoda.