
Sekundino Esnaola Musika Eskolan irekidute 2010-2011 ikasturterako izena emateko epea, maiatzaren 31raarte. Lau urtetik zazpi urtera arteko haurrak hartuko dituzte. Gauregun musika eskolan dabiltzanek matrikula berritu besterik ez duteegin beharko.
Musika ikasketen eskaintza zabala da.Helduentzako hastapen ikastaroak eskaintzen dituzte, baita dantza etalengoaia musikalaren ikastaroak ere. Datorren ikasturtean lau musikatresna gehiago ikasi ahal izango dira: atabala, dultzaina,kontrabaxua eta tuba.
Eskolaren bulegora joan behar da izenaemateko, astelehenetik ostegunera 16:00etatik 20:00etara etaostiraletan 09:30etik 11:30era.
Udaleku Musikalak
Matrikulazabalik dagoen iragarpenarekin batera udarako aisialdi ekimenarenberri ere eman dute. Udaleku Musikalak antolatuko dituzte aurten ere.Musikaz blai! deitzen diote ekimenari, eta lau urtetik hamabi urterabitarteko haurrek jardun ahalko dute uda garaian. Uztailak 5etik 16raizango da udalekua, eta izena emateko epea maiatzaren 17an irekikodute. Matrikula 110 euro kostako da.