Bere lehen neurrietako bat ardoaren gaineko tasa kentzea izan zen. Horrek euskal udalei galera handiak eragin zizkien, euren diru-sarreren erdia zerga horri esker lortzen baitzuten. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkate eta diputatuek Zumarragan protesta asanblada deitu zuten irailaren 2rako. Ekitaldia debekatu egin zen arren, parlamentari eta alkateak trenean etorri ziren eta udaletxera abiatu ziren, milaka lagunek lagunduta eta asalto goardiako poliziek jazarrita. Dantzariek eta txistulariek poliziek osatutako hesia aurretik eraman zuten eta batzarkideek, kolpeak jaso zituzten arren, bilera egitea lortu zuten.