Bere aita zenaren eraginez hasi zenudaletxean lanean: lehenengo Urretxun eta gero Zumarragan. Umetanpilota zuen zaletasun nagusia eta egun auto klasikoak ere oso gustukoditu.
Zer esango zenuke zure familiaz?
Gurasoak pertsona arduratsuak izan diraeta euren jarrerarekin pertsona orok izan behar dituen balioakirakatsi dizkigute: konpromisoa, leialtasuna, zintzotasuna,errespetua… Aitak Irimon lan egin zuen eta bertan ordezkarisindikala izan zen. Ciudad Realeko Malagon herrikoa zen: 17 urterekinetorri zen eta 57rekin hil zen. Aitak bihotza erdibitua zuen:hemendik urrun jaio zen, baina hemen oso ondo integratu zen etaEuskadi aurrera ateratzeko bere ekarpena eskaini nahi zuen. Kanpotiketorri zen, baina oso argi zuen bere semeek ikastolara joan beharzutela eta euskal kultura bizitzeko aukera izan behar zutela:anaiaren dantza saioetara joaten zen eta nire pilota partidetara ereetortzen zen. Horrek guztiak kalitatezko pertsona zela erakusten diteta ezagutu zuten guztiek zintzoa zela esan didate.
Amari buruz zer esango zenuke?
Anaia-arrebetan gazteena da eta amarenaldetik ezagutu dut familia giroa. San Martin auzoan bizi nintzen,baina nire erreferentzia Kalebarreneko 10 zenbakia zen: amamarenetxea. Askotan gogoratzen naiz oraindik bere txokolateaz. Bere etxeanosaba-izebekin eta lehengusuekin elkartzen nintzen. Nire amak askozaindu du senitartekoen arteko harremana. Bera zen anaia-arrebagazteena eta bera zen bikotekide kanpotarra zuen bakarra. Pentsahorrek zer suposatuko zuen aita eta ama elkarrekin hasi zirenean!Baina amamak asko maite zuen aita. Elkar ulertzeko arazoak zituztenarren, amamak ez baitzuen ondo hitz egiten gazteleraz, harreman estuazuten. Aitak amaren familiaren onarpena lortu zuen. Beresenitartekoekin ere badut harremana, noski: hemen bizi direnekin etahangoekin.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Egoera ekonomikoa ez zen ona. Gainera,Irimo sekula ez da Orbegozo bezain indartsua izan. Hori etxeannabaria zen: ez zitzaigun ezer falta, baina gerrikoa estutu beharrazegoen. Frontoia asko gustatzen zitzaidan: ikastolatik irten ondoren,etxera joan aurretik, pilotalekutik pasatzen nintzen. Etxera izerdipatsetan itzultzen nintzen eta amarekin istiluak izaten nituen.Igandetan amak zapatak jartzen zizkidan mezatara joateko. Hala, eznintzela frontoira joango uste zuen. Zapatekin ere pilotan jokatzennuen, ordea: askotan mezatara joan gabe, gainera! Halakoetan jipoiabikoitza izaten zen.
Futbolean ere jokatu zenuen.
Bai, baina 15-16 urterekin Urola uzteaeta pilotan buru-belarri aritzea erabaki nuen. Dena den, 21 urterekinUrolara itzuli nintzen. Bigarren taldea atera zuten eta jokalariohiei deitu ziguten: Aitor Urkiola, Txutxi…
Zein postutan jokatzen zenuen?
Atzean jokatzen nuen. Pilotan ereatzean jokatzen nuen. Noiz edo noiz aurrelari jokatu nuen, baina osogutxitan.
Nolako atzelaria zinen?
Jendeak esan beharko du… Ez nuensekulako joa, baina erresistentzia handia nuen. Atzelari gogorranintzen. Bestalde, nahiz eta eskuina izan, ezkerrarekin ondo jokatzennuen. Batzuek ezkertia nintzela uste zuten.
Herriarteko txapelketa Urretxurekin etaZumarragarekin jokatu al zenuen?
Urretxurekin bakarrik jokatu nuen.Urtebetez amamaren etxean erroldatuta egon nintzen Zumarragarekinjokatu ahal izateko, baina federazioak ez zidan utzi. Beste tokibatzuetan halakoak egin ziren eta ez zen ezer gertatu, bainaAzkoitiko Belarrik, Idiazabalgo Azurmendik, Amezketako Xaltonek,Urretxuko Letek, Usurbilgoek eta Donostiakoek salaketa jarri zutenfederazioan. Donostiara joan behar izan nintzen nire aitarekin nirebertsioa ematera. Zumarragarekin pilotan jokatu nahi nuela eta,estatutuek agindutakoa betez, bertan erroldatu nintzela esan nuen.Segurara jokatzeko prest joan nintzen, baina azkenean ezin izan nuenjokatu. Hala, Urretxurekin bakarrik jokatu nuen: infantila nintzeneanbi edo hiru aldiz eta, gerora, nagusien mailan. Aritz Lasakinfantiletan jokatzen zuen eta Jokin Lasak jubeniletan. Nagusienbikotea osatzeko jendea behar zuten eta nirekin harremanetan jarriziren. 10 urte neramatzan pilotan jokatu gabe, baina baiezkoa emannien beraiek jokatzeko aukera izan zezaten. Juanjo Sagastibeltzarekineta Aitor Gagorekin jokatu nuen.
Non egin zenituen ikasketak?
Lizeotik Tolosara joan nintzen,papergintzako ingeniaritza teknikoa ikastera. Ikasketak bukatunituenean, Sarralden hasi nintzen. Ondoren, trenbideetan kalitatearloan lan egiten zuen enpresa batera joan nintzen. Garai hartanZumarragako trintxera egin zen. Burgosko txanpon fabrikan ere lanegin nuen, ekoizpenaren arduraduna izan nintzen. Tolosako enpresatxiki bateko laborategiko arduraduna eta Mapfre aseguru-etxekokudeatzaile komertziala ere izan nintzen Goierrirako.
Lan asko ezagutu dituzu…
Ez dut geldirik egoteko balio. Nirelehenengo lana Sarraldekoa izan zen. Karrera bukatu eta berehala izanzen. Urte sabatikoa hartzeko asmoa nuen, baina Sarralden peoi lanaeskaini zidaten eta lanean hastea erabaki nuen.
Nolatan hasi zinen politikan?
Nire aita ez zen alderdi sozialistakokidea izan. UGT sindikatukoa bai, ordea. Sindikalista petoa zen.Gerora ezagutu ditudan delegatu sindikalak ez dira nire aitarenestilokoak. Aitak ez zuen uste errebindikazio oro baliagarria zenik:hausnarketa beharrezkotzat jotzen zuen. Hamaika ordu eman zizkionsindikalismoari. Gauean, etxean, dokumentuak prestatzen gogoratzendut. Udaletxeko lanean ez dago ordutegirik, baina niretzat ez dagauza berria: etxean ikusi dut hori. Lanak fruituak ematen ditu.Zerrendetan aurkeztea eskaini zidatenerako, udaletxean lan egiteaburuan nuen.
Argi al zenuen aurkeztekotansozialistekin aurkeztuko zinela?
Niregana jo zuen lehena Paco Parra izanzen, baina urtetan independentea izan nintzen. Eskoltarekin. Indiano2000. urtean hil zuten eta eskolta 2001ean jarri zidaten. Apirilaren11n, sekula ez dut ahaztuko. Orduko neskalagunaren urtebetetze egunaapirilaren 12a da eta ez nekien nola esan. Horretara ohitu gara,baina garai hartan ez zen hala. Neskalagunari halako urtebetetzeoparia ematea sentitzen nuela esan nion. Egun hartan Donostiara joanginela gogoratzen dut. Ordu luzetan Kontxan atzera eta aurrera ibiliginen ahalik eta gutxien nabarmentzeko. Garai hartan hemenateratzeari utzi nion, edozein tokitara joanda ere denak eskoltarenbila hasten baitziren. Zerrendetan azaldu nintzenean zeresana emanzuen: euskalduna, herrikoa, futbolean eta pilotan ibilitakoa…Urretxuar askok niganako jokaera goitik behera aldatu zuen, alderdisozialistarekin aurkeztu nintzelako bakarrik. Askok ni agurtzeariutzi zioten, urtetan elkarrekin harreman ona izandakoak izan arren.Ni ez naiz aldatu!
Ez duzu galdera erantzun… zergatikPSEkoa eta ez beste edozein alderditakoa?
Ez nintzen alderdi baten edo bestearenaldekoa, baina indarkeriaren aurkakoa nintzen. Argi nuen ezin delainor hil ezberdin pentsatzeagatik. Urretxuko udaletxean sartunintzenean nire asmo bakarra herriaren alde nire onena ematea zen.Kudeaketa eta herriaren bizi-kalitatea hobetu nahi nituen. Esanbezala, PSErekin aurkeztu nintzen baina independentea nintzen. Ez dutesango beste edonorekin ere aurkeztuko nintzenik, baina tira… Ezkerabertzalekoekin harreman ona nuen eta Joseba Garmendia atxilotuzutenean justiziaren erabakia errespetatuko nuela esan nuen, bainaarlo pertsonalean nire gertutasuna azaldu nion. Berabisitatzera joaten zirenei beragatik galdetzen nien.
Nola ikusten dituzu urretxuartasuna etazumarragartasuna?
Behin, Iñaki Zabalarekin etaPedro Iturberekin nengoela, Iñakiren ezagun bat etorri zen.Iñakik aurkeztu gintuen. “Nahiz eta urretxuarra den,Zumarragako alkatea da”, esan zuen. Sekula ez dut ukatu urretxuarranaizenik, baina bere garaian Urretxun eman nezakeen guztia eman nueneta egun Zumarragan gauza berbera egiten ari naiz. Argi erakutsidudala uste dut. Urretxuarra izatea ez du esan nahi Zumarraga ezmaitatzea. Zumarragako alkate izatea niretzat ohorea da. Lehengoraitzuliz, Iñakiri zera erantzun nion: “urretxuar batZumarragako alkate, amezketar bat Urretxuko alkate eta zumarragar batAntzuolako alkate”. Gure eguneroko lanak definitzen gaitu eta eztoki batean edo bestean urte gehiago eman izanak.
Alkatetzara modu berezian heldu zinen.
Zerrendako bigarrena nintzen eta Antonezagutzen dugunok bagenekien ez zituela bost legealdi emangoalkatetzan. Ni zerrendako bigarrena nintzen eta banekien alkateizateko aukera hor zegoela. Estatuko gobernuan aldaketak egon zireneta FEVEn postu batzuk libre gelditu ziren. Antonek perfila ematenzuen eta berarekin jarri ziren harremanetan. Herrian alderdiak berakendu eta ni jarri zuela esan zen, baina hori guztiz faltsua da.Antonek, alderdiak eta nik ondo dakigu zer gertatu zen. Antonek nahiizan balu, legealdia bukatuko zuen eta 2011n ere hautagaia izangozen.
Alkatearen lana zuk espero bezalakoa alda?
Bigarrena izatearekin ez du inongozerikusirik. Udaletxeko lana ezagutzen nuen, baina ez nekien inondikinora ere alkatearen erantzukizun maila zer nolakoa den. Anton joanzenerako batzorde askotako burua nintzen, baina azken hitzaalkatearena da. Arintasun handiz hitz egiten da alkatearen lanaz:alkateak ez du ordutegirik, ez du bizitza pertsonalik… Guresoldatez hitz egiten da, baina 3.000 euro pasatxo kobratzen dut.Erantzukizuna eta eskoltarekin ibili beharra ez dago diruzordaintzerik.
Eta zein da alkate izatearen alde ona?
Egitasmoak aurrera ateratzen direla etajendea gustura dagoela ikustea oso pozgarria da.
2011ko hauteskundeetara aurkeztekoasmoa al duzu?
Alderdiak nahi badu, bai. Gasteizengobernu aldaketa egon zenean jende askok Eusko Jaurlaritzara joanbehar nuela esan zuen, baina herritarrek hala nahi duten bitarteanalkatetzan jarraituko dut. Bestalde, nahiz eta politikan askok pausoluzeak ematen dituzten, nik pauso motzak ematea atsegin dut.
Epe luzera non ikusten duzu zeureburua?
Egia esan, Zumarragako alkatearen lanahorren da arduratsua non ez dudan 2011tik harago begiratzen.Herritarrek ez bagaituzte gu hautatzen, beste zer edo zertan pentsatubeharko dut. Epe luzera? Ekarpenik egin dezakedala uste dudanbitartean, politikan jarraituko dut. Hori bai, zereginik ez dudalauste badut beste bide bat hartuko dut. Toki ezberdin askotan lan egindut eta lan guztiak dira duinak.
Alkatearen lana oso lotua dela esanduzu, baina aisialdia ere izango duzu. Zeintzuk dira zurezaletasunak?
Kirola egitea asko gustatzen zait,baina iazko maiatzetik ez dut kirolik egin. Frontenis, pala, spinningeta aerobic egiten nuen. Gorputza jipoitzen zuen eta hori onuragarriazen. Orain, erantzukizunak direla eta, kirola egiteko gogo gutxi dut.Ea eguraldi onak animatuta berriro kirola egiten hasten naizen.
Auto klasikoak ere atsegin dituzu.
Seat 850 Coupé bat eta CitroënDiane 6 bat ditut. Bata 1969koa da eta bestea 1971koa. Halako autoakBMWak eta antzerakoak baino erakargarriagoak iruditu zaizkit beti.Garai batean halako autoekin bidaiatzen zen. Andaluziara joatea 24ordu kostako zitzaien.
Dantza ere atsegin duzu.
Saloi-dantzak batez ere. Koadrilan ezdago halako zaletasunik eta bikotekide ohi batekin hasi nintzen.Salsa, merengea, cha-cha-cha… dantzatzen ditut. Gehien gustatzenzaidana salsa da. Lehenago hasi ez izanaz damu naiz. Larunbat gaueanetxetik ateratzea eta tabernetan dantza egitea asko gustatzen zait,tragoak jotzea baino gehiago. Hemen ez dago horretarako aukerarik,baina Donostian bai.
Pilotan jokatzen al duzu?
Ez, baina arra barruan dut. 21nadoazenean besaulkitik zutitzen naiz. Jokatzea faltan botatzen dut.Pilotalekura joaten naizen bakoitzean Anttoni pilota bat eskatzendiot. Behin mutikoekin jokatu nuen eta haurra nintzenean bezalabukatu nuen: arropa bustita. Gainera, hurrengo egunean lehertutanengoen. Hori bai, ondo pasatu nuen.
Zein duzu gustuko pilotaria?
Barriola oso gustuko dut, pertsonaumila eta saiatua baita. Beginok eta Zubietak etorkizun bikainadutela uste dut. Zubietak bilakaera handia izan du, baina pausohandia emango du beti jotzera joan beharrean batzuetan eutsi ere eginbehar dela ikasten duenean. Paskual, Laskurain, Mendizabal eta Beroizere onak dira. Aurrelarien artean, Irujok maila aparta du. Bestalde,Lasa dagoen tokian egoteak asko pozten nau. Dena den, ez du Irujorenaurka jokatzeko mailarik. Errekurtso asko ditu, baina zenbaitgauzatan mugak ditu. Maila ona du, baina ez dut Xala, Gonzalez etaantzekoen mailan ikusten. Hori bai, partida ona eginez gero, irabazdiezaieke. Ederrena jendez gainezka ikusteak asko pozten nau, bainaZumarragan promesen aldeko apustua egin dugu.
Bukatzeko, dagoeneko seme-alabakizateko ordua duzu…
Horretarako gaztea naizela esan izandut beti, baina argudio horrek dagoeneko ez dit balio. Nire anaiaknik baino bost urte gutxiago ditu eta aita izan behar da. Ez diotseme-alabak izateari uko egiten, baina egun ez dut horretarako beharbezainbeste denborarik. Ez naiz oso umezalea, baina Ciudad Realekolehengusuek euren seme-alabak nitaz gogoratzen direla esaten didate.
Boteprontoan:
- Herriko txoko kuttuna: Zumarragan une on asko igaro ditut, baina toki kuttunena Antio da noski.
- Umetan zer izan nahi zenuen: Politikoa ez behintzat… Gainontzeko mutikoek bezala, pilotaria edo futbolaria izan nahi nuen..
- Pelikula bat: Pelikulak baino gehiago Treintaytantos telesaila gogoratzen dut. Musika, bikoteen arteko harremana… ondo oroitzen ditut. Orain euren egoeran nago.
- Gustuko musikaria: Unearen arabera. Hemengoen artean Erramun Martikorena, La Oreja de Van Gogh, Amaia Montero, Mikel Marquez… Café Quijano ere asko gustatzen zait.
- Abesti bat: Café Quijanoren En mis besos.
- Urretxun biziko ez bazina, non biziko zinateke gustura? Zumarragan biziko nintzateke.
- Futbol zalea al zara? Bai. Realekoa naiz baina askok Real Madrilekoa naizela uste dute. Izan ere, Fak Zelai Ariztin zuen kioskoan primeran pasatzen nuen Real Madril zalea nintzela esanez: denekin diskutitzen nuen eta denek nire aurka egiten zuten. Realekoa naiz, baina zirikatzea gustatzen zait.
- Gustuko jokalaria: Lehengoen artean Zamora. Egungoen artean, bakoitzak bere dohainak ditu: Aranburu liderra da, Griezmann dotorea da… Datorren urtean merezi dugun tokian egongo garela uste dut.
- Festa bat: Santaisabel eguna eta San Joan bezpera.
- Mendi bat: Inguruko edozein: Izazpi, Beloki, Irimo, Korosti…
- Hondartza bat: Donostian Zurriola Kontxa baino nahiago dut. Habanan eta Dominikar Errepublikan izan naiz eta azken herrialde honetako harearen modukorik ez dut beste inon ikusi.
- Telebista saio bat: Kalaka ikusten nuen. Euzkitze gustukoa dut.
- Liburu bat: Aspaldi honetan ez dut libururik irakurri, baina Gabriel Garcia Marquezenak gustatzen zaizkit. Giza jarreraren ingurukoak irakurtzea ere gustatzen zait.
- Zein egunkari irakurtzen duzu? Noticias, Diario Vasco, Gara eta Goierriko Hitza. Hilean behin Otamotz ere irakurtzen dut, noski, eta atari digitalean askotan sartzen naiz.
- Janari bat: Entsaladak eta amak egindako oilasko errea.
- Ura edo… Garagardoa asko gustatzen zait. Unea egokia denean, ardo zuria ere edaten dut. Beltza, ordea, ez dut oso gustuko. Bestalde, Arkaitzetan sagardo freskoa edatea gustatzen zait.
- Alkate bat: Odon, bere bertuteekin eta bere akatsekin. Santanoren lan egiteko modua ere atsegin dut eta Urtxuegiaren ekarpena handia izan da: sakrifizio eta errespontsabilitate eredua da. Bestalde, Antonengandik asko ikasi dut.