Tor aplikazioa sarean anonimotasuna bermatzeko software proiektua da.
Tunel birtualen sare bat da, pertsonei eta taldeei interneten pribatutasuna mantentzea ahalbideratzen diena, trafiko analisiaren aurka defendatuz. Jendeak, webguneek rastreatu dezaten ekiditeko erabiltzen du Tor edota baita webguneak kudeatzeko ere, lokalizazioa ezagutzera eman nahi ez den kasuetan. Nabigatzaileen indarra moteltzen du sistema honek, eta eraginkortasuna norberak frogatu beharko du, edota euren webgunean diotena sinestu. Hala ere, aurkezpenean diotenez, “milaka pertsonek erabiltzen dute Tor: kazetariek, bloggerrek, giza eskubideen aldeko langileek, segurtasun indarrek, soldaduek, elkarteek, erregimen errepresiboek zapaldutako herritarrek edota hiritar normalek”. Torproject.org webgunean deskargatu daiteke aplikazioa eta bertan ere irakurri daiteke luze eta zabal proiektuaren inguruko informazioa. Bertan ematen dira erabiltzeko azalpenak ere. Irakurri eta norberak erabaki dezala zer iruditzen zaion.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide