‘Otamotz’ aldizkarian txokoa merezizuen, baina herioak aurre hartu zigun. Lauri Angulo alargunarekin etaAngel Rico lagunarekin hitz egin dugu berari buruz.
Asensio Sudupe Ormazabal ZumarragakoIpintzan jaio zen duela 64 urte. Bere ama Goiburu baserrikoa zen etaaita Abeletxekoa. Bospasei urterekin Kontxita Medranorengana joan zengaztelera ikastera. “Etxean euskaraz egiten zuten eta eskolara joanahal izateko gaztelera ikasi behar izan zuen”, dio bere alargunak.Ikasketak La Salle-Legazpi ikastetxean egin zituen. “Fraide batekinarazoak izan zituela gogoratzen zuen. Lagun bati azterketa utzi zioneta harrapatu egin zuten: berak ez zuen azterketa gainditu etalagunak bai. Sekulako amorraldia hartu zuen eta eskolatik alde eginzuen. Rodriguez enpresan hasi zen lanean eta, garai hartako besteaskok bezala, gauez ikasi egiten zuen”.
Rodriguezetik Irimora joan zen etahandik Orbegozora. “Ezkondu aurretik Orbegozora joan zen, dirugehiago irabazten baitzen. Baina Irimoko giroa Orbegozokoa bainoaskoz ere gehiago gustatzen zitzaion eta, hiruzpalau urtera, itzuliegin zen. Urte txarrak pasatzea tokatu zitzaion: enpresa kinkalarrian izan zen, berak osasun arazoak izan zituen… Gure alaba jaioeta gutxira bizkarreko operazioa izan zuen eta bederatzi hilabeteeman zituen bajan. Hilabete haietan langileek dirua jarri behar izanzuten euren poltsikotik enpresa desagertu ez zedin”, gogoratzen duLauri Angulok.
Sudupek dena ematen zuen sinesten zuenhorren alde eta emazteak asko sofritu zuen. “Poliziak Gasteizkogrebalariak hil eta gutxira Irimon greba egin zuten. Ni haurdunnengoen, baina Asensiok lantegian gelditzea erabaki zuen. Beti egotenda norbait laguntzeko prest eta Asensiok ni lagundu beharreanlantegian gelditzea erabaki zuela esatera etorri zitzaizkidan. Beno,nire senarra auzi galduen alde beti… erantzun nien. Atea itxinuenean etortzen zarenean bereak eta bi esan behar dizkizut, pentsatunuen”.
Irimoko langileek eta euren familiekasko sofritu zuten. “Behin 5.000 pezeta bakarrik nituela etasoldata noiz kobratuko zuen ez genekiela gogoratzen dut. Hilaren 20azen eta teorian 26an kobratu behar zen, baina ez zegoen jakiterik. Eznekien 5.000 pezeta haiekin astebete, hamabost egun edo hilabete emanbehar nuen. Negar asko egin nuen, baina gauza politak ere gertatuzitzaizkigun. Bizilagun bat janariz betetako saski batekin etorrizitzaigun: makarroiak, babarrunak, dilistak, esnea… Mundu honetanjende ona ere badago: beraiei esker egiten du aurrera gizarteak”.
Sudupek berak makina bat lan egin zuengizartearen alde, nahiz eta bere bizitzako azken 20 urteetan osasunarazoak izan zituen. Bizkarreko arazoak zirela eta, Irimoko lana utzizuen. Katea enpresan ere lan egin zuen. Han bista arazoak azalduzitzaizkion eta lan egiteari utzi zion. Baina ez zen etxean egotekoa.“Akzioa atsegin zuen. Beti zer edo zer egin beharra zuen. Ikastolanmutilak eta neskak entrenatu zituen, baina berak zuen prestakuntzabaino handiagoa behar zela ikusi zuen eta utzi egin zuen. Agiriakbete behar ziren eta berak burokrazia gorroto zuen”, gogoratzen duLauri Angulok.
Dena den, azkenean burokrazia eredomeinatu zuen. Diabetikoen elkartea sortu ondoren izan zen hori.“Asensio diabetikoa zen. Pixka bat bakarrik, esaten zuen berakbegietako arazoa azaldu zen arte. Orduan konturatu zen bere arazoalarria zela. Gaixotasunagatik kezkatzen hasi zen, baina elkarteaDonostian zegoen. Hori dela eta, eskualdean delegazioa sortzeaerabaki zuen. Legazpiko Victoriano Arrazolak asko lagundu zion”.
Egun Angel Rico da Urgadiel diabetikoenelkarteko lehendakaria eta ederki asko gogoratzen du Sudupe nolakoazen. “Bridei tira egin beharra zegoen bera gelditzeko. Zer edozertan ari zen beti, burua beteta zuen beti… Asensio, goazenpoliki-poliki, lehenengo hau egingo dugu eta gero bestea, esatennion”.
Ricok oso gaztetatik ezagutzen zuenSudupe: biek pilotan jokatzen zuten eta Irimo enpresan lan eginzuten. Lauri Angulok ere ederki asko gogoratzen du bere senarrarenpilotari garaia. “Jabier Erostarbe zenarekin jokatzen zuen.Ukabilean arazo bat izan zuen eta denbora luzea eman zuen jokatugabe. Gainera, galtzaile txarra zen eta lana eta pilota uztartuz ezzegoen partidak irabazterik. Azkenean, utzi egin zuen. Garai hartanoso argala zen. Ezagutu nuenean grano asko zituela ere gogoratzendut. Oso lotsatia zen eta hori asko gustatu zitzaidan”.
Angel Ricok, berriz, bere indarraazpimarratzen du. “Nik autoentzako piezen fabrikazioan lan egitennuen eta berak mantenuan. Forjan ere lan egin zuen. Asensio indartsuazela gogoratzen dut. Sekulako besoak zituen. Berak sartu ninduenUrgadiel diabetikoen elkartean. Ondo konpontzen ginen: bera akziozalea zen eta ni lasaiagoa. 10 urte eman genituen elkarrekin lanean:hil zen arte”.
Azken hilabeteak oso gogorrak izanziren berarentzat. “Buruan tumorea aurkitu zioten. Ez zuenhalakorik espero, ordura arte ez baitzuen buruko minik izan. Ikusmenarazoak nabaritu zituen, baina diabetesaren eragina zela uste zuen.Nire ustez, gaixotasuna nahiko ondo eraman zuen. Gogorra izan zen,baina azken urte eta erdian jende askok lagundu zion”, aipatu duAngulok.
Ez da harritzekoa, asko baitzirenSuduperekin zorretan zeudenak. Ricok Gipuzkoako diabetikoen elkarteaberari esker dagoela bizirik gogorazi nahi du. “Lehendakariak,lehendakari ordeak… uko egin zioten eta ez zegoen ordezkorik.Elkarteetan lan egiteak dirurik eta osperik ematen ez duenez, askokostatzen da lan egiteko prest dagoen jendea aurkitzea. Urgadielenjende faltarik ez zegoenez, Gipuzkoa mailako elkartearen ardurahartzea erabaki zuen. Kudeaketa lan oso ona egin zuen: egoitza berriaordaintzea eta elkartearen etorkizuna bermatzea lortu zuenean herriraitzuli zen. Hemen ere sekulako lana egin zuen. Dagoeneko ez zenlotsatia eta behar zen tokira inongo beldurrik gabe joaten zen.Gipuzkoako diabetikook eta Urretxu eta Zumarragako elkarteok asko zordiogu”.
Suduperen alargunak ia azken eguneraarte lanerako gogoari eutsi ziola gogoratzen du. “Tumorearentratamenduko zenbait gauza ez zitzaizkion gustatu eta osatzen zeneangauzak aldatzeko lan egingo zuela esaten zuen. Elkarrekin hasiginenean ez zuen etxeko telefonoa hartzen telefonoz hitz egitengaizki moldatzen zela uste zuelako, baina azken urteetan egun guztiatelefonotik zintzilik ematen zuen. Jendaurrean hitz egiten ere ikasizuen. Zen bezalakoa agertzen zen beti. Hori dela eta, jendea berehalakonturatzen zen gustukoa izango zuen edo ez. Berak bazekien noiz zennorbaiten gustukoa eta noiz ez. Askotan esaten nion zakarra izan zelaeta ezin dela horrela ibili”.
Angel Rico iritzi berekoa da eta Sudupemundu guztiarengana modu berberean zuzentzen zela oroitzen du.“Politikoekin harremana izatea tokatu zitzaion eta berehala ikasizuen politiko ona arreta jartzen duena dela. Hori dela eta, alderdiguztikoengana jo zuen. Nire ustez azkenaldian behintzat ez zuenalderdi politiko baten edo bestearen alde egiten”.
Politikoez ari direla, Lauri Angulokbere senarra zenak eurekin izandako borroka latz bat gogoratu du.“Diabetikoak ezin dira lanpostu batzuetan aritu (Ertzaintzan,adibidez) minusbaliotasuna dutelako. Lan horietan postu batzukgutxituentzat erreserbatzen dituzte, baina diabetikoak ez dituzteonartzen euren minusbaliotasuna ez delako behar bezain handia.Existituko ez balira bezala da. Asensiok sekulakoak egin zituen horialdatzeko: alderdi guztietako ordezkariekin hitz egin zuen eta biurteko lanaren ondoren guztiek egoera bidezkoa ez zela onartzea lortuzuen. Azkenean eskaera bidean galdu zen eta sekulako atsekabea hartuzuen”.
Herritar xumeengana heltzea errazagoada. Ricok kontatutako pasadizoa bere izaeraren erakusle da. “Gurearazo nagusia elikadura da eta Orion egindako jardunaldi batzuetangai horretaz hitz egin genuen. Azken egunean tranpa txiki bat egingenien parte hartzaileei: paella enkargatu genuen bazkaltzeko etahandik bi ordura guztiei glukosa maila neurtu genien. Jendeak osoemaitza txarrak eman zituen ez zuelako hitzaldian aholkatutakoa egin:arroz gehiegi jan zuten. Asensiok, berriz, emaitza ona eman zuen. Aregehiago, emango zuen emaitza asmatu zuen. Medikua zur eta lur geldituzen. Izan ere, elikadura, ariketa fisikoa, medikazioa… primerankontrolatzen zituen. Bere gaixotasuna oso ondo ezagutzen zuen, medikugehienek baino askoz ere hobeto”.
Lauri Angulok ez zela beti hala izandio. “Hasieran, jendearen gehiengoak bezala, ez zion beregaixotasunari garrantzirik ematen. Berandu samar konturatu zen gauzaserioa zela eta gainontzeko gaixoei beti gauza berbera esaten zien:egin behar ez denaren eredu nauzue”. Orduan ere argi eta garbi hitzegin zuen Asensio Sudupek.