Gaia: Handitzean izan nahi nuke... (157. alea)
Arrantzale, pilotari,
mediku edo txoferra,
banku baten zuzendari
poltsikorako plazerra.
Futbolari famatua
hori bai gauza ederra,
txoria izango banintz
nahiko nuke izan eperra…
Milionarioa bestetik
ni izatez naiz alperra,
sofan etzanda egoteko
ez da aukera okerra,
sukaldaria izanik
patata, ogia, xerra,
munduan lan asko dago,
aukeratzea ankerra…
Buruan gauza asko ditut
besten ustez naiz motela,
ia ez dut pentsatua
ez dut kenduta pardela.
Nire buru txikitxoan
badakit zerbait dutela,
eta burmuinaren puntan
tapoitxo bat dagoela.
Azkenen tapoia atera
txikia hitza, itzela,
zertarako izan handia
zertarako izan ergela,
lanera beti korrika
aita ta ama bezela,
handia ez dut izan nahi
ondo nago ni honela.
Julen Azpeitia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide