Mankomunitateak dio Zubietakoerraustegia ahalik eta azkarren jarri behar dela martxan, zabortegiaktopera daudelako. Edukiontzi berrira botako dugun zaborra ez dazabortegietan pilatuko –konpost fabriketan tratatuko da–, bainahorrek ez omen du esan nahi erraustegia beharrezkoa ez denik. Goierrieta Urola Garaiko alderdi ezberdinetako zazpi alkatek (Urretxukoaktartean) eta 55 zinegotzik Mankomunitateari eskatu diote edukiontzihori jarri eta errauste-plantaren alde itsu-itsuan egin aurretik,beste alternatiba batzuk aztertzeko. Hernani eta Usurbilen abianjarri den zaborra biltzeko atez ateko sistema bideragarria ote dengaldegin dute, eta gaiaren inguruko eztabaida bultzatzea beharrezkoadela diote. Usurbil eta Hernaniko lankideak ditugu guk. Zaborbilketak polemika handia sortu du. Atez atekoarekin zabor motabakoitza egun zehatz batean eskegi behar da kaleko poste batzuetaneta jendearen monotonia haustea ez omen da erraza. Lankideek argidute: jendea kontzientziatzea beharrezkoa da, kontsumitzen dugunaz,sortzen dugun zaborraz, birziklatzeaz… Gehiago birziklatu nahibadugu zaborrak “anonimoa” izateari utzi behar diola uste dute:edozein zabor edozein edukiontzietara botatzen jarraitzeak ez duarazoa konponduko. Datu bat eman digute: bosgarren edukiontzia jarriden herrietan zaborraren %36 inguru birziklatu da, eta atezatekoarekin %80. Lehen kasuan ondorioa da: erraustegia beharrezkoada. Atez atekoaren helburua da erraustegiaren beharrik ez delaerakustea, herritarren parte-hartze aktiboagoa eskatzen duensistemaren bidez. Gurean izango al da eztabaida gizarteratzekoborondaterik?
Jon Ormazabal