Iñaki Okariz zumarragarra aurtengo Aizkorriko maratoian parte hartu duen herritarretako bat da. 27 urte ditu.
Ikastolatik eta lizeotik pasa ondoren, Ordizian eta Tolosan ikasi zuen. Soldatzaile titulua du. Legazpin lan egin zuen, Oria eta Ulma enpresetan, eta egun Beasaingo CAFen dihardu. Kirola betidanik du gustuko. Ingurukoen eraginez hasi zen korrika egiten. Bere lehen lasterketa Lasarte-Oriakoa izan zen eta duela bi urte lehenengoz Behobia egin zuen. Mendiko lasterketetan, berriz, aurtengoa bigarren denboraldia du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Gainontzeko mutiko guztiek bezala, futbolaria.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea, lagunekin egotea, raketan jokatzea…
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
Gustuko mendiko lasterketa?
Herrian antolatzen dena, nondik nora gabiltzan jakitea mesedegarria baita. Aizkorriko maratoia ere asko gustatu zitzaidan. Egiteko gogoa nuen eta, sofritu nuen arren, oso gustura gelditu nintzen.
Zer nahiago duzu, aldapak igotzea ala jaistea?
Biak. Gustuko tokian aldaparik ez.
Zer gustatu zitzaizun gehien?
Giroa eta horren lasterketa garrantzitsua bukatu izana.
Zer izan zen gogorrena?
Sancti Spiritutik gorako bidea.
Berriro parte hartzeko asmorik ba al duzu?
Bai, bai…
Gustuko mendia?
Lehen zazpi puntak egiten nituen, baina orain entrenamendu luzeagoak egiten ditut eta Izazpi, Samiño eta Oletako buelta egiten dut.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
Egindako azken oparia?
Izeba Begoñari oparitutako kosmetikoak. Nire amabitxia da.
Eta jasotakoa?
Neure buruari egindakoak balio al du? Egin didaten azkena zein den ez dut gogoratzen eta…
Data bat?
Santa Lutzi eguna. Udaberri hasiera ere asko gustatzen zait.
Mutil eta neska izen bana?
Aratz eta Haizea.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Tabernan lehenengo topatzen dudana. Bat baino gehiago badago, bat baino gehiago irakurtzen dut.
Gustuko telebista saioa?
Ez dut telebista ikusteko ohitura handirik. Azkenaldian El conquistador del fin del mundo ikusten dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano.
Liburu bat?
Aspaldi honetan ez dut libururik irakurri.
Pelikula bat?
La vida de Brian.
Soinu bat?
Olatuek ateratzen dutena.
Usain bat?
Amak prestatutako jakiena.
Janari bat?
Patata tortila eta gazta tarta.
Ura ala…
Garagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.