Dantzarako erritmoa duen edozein musikagustatzen zaio, eta gero, entzun dituen milaka disko horiek bereerara erreproduzitu behar dituenean, primeran asmatzen du. Oraingutxi ‘Vamos a comer’ (Lovemonk) single bikoitza atera du, baina haren aurretik 2005ean, Hondartzan maisulana kaleratu zuen. Diskoberoa, dibertigarria, Makalak musika beltzarekiko sentitzen duen erakarpen kontrolaezinaren isla garbia. Hamabi abesti dira, funtsean funk eta reggae doinuen gainean jantzitakoak. Sanplerrak sartzenditu, baina instrumentuekin egindako doinuek askoz ere pisu handiagoadaukate abestien osaketan. Aproposa lasai egoteko, dantzarako…Gauza askotarako.
Igor Susaeta