ELA eta LAB sindikatuek Adegipatronalak lan-hitzarmen berria onartzeko duen asmoa salatzeko egindituzte lau greba deialdiak, maiatzaren 14 egindako manifestazioarenatzetik datoz lanuzteak. Lehena bihar izango da eta deialdiazabaltzeko LAB sindikatuko kideak Zumarragan eta Urretxunauto-karabanak egiun dituzte egunotan.
Bi sindikatuetako ordezkariek-negoziazio mahaiaren % 76,66 ordezkatzen dute- jakinarazi dutenez,24 orduko greba egunak izango dira guztiak. Jose Luis Vidal ELArenMetal alorreko ordezkariak azaldu duenez, CCOOrekin eta UGTrekinadostu nahi izan dituzte greba deialdiak, baina ezinezkoa izan daazkenean, nahiz eta lau sindikatuek egoeraren azterketa bera eginduten.
Patronalak metalaren lan-hitzarmenberri bat proposatu du, sindikatuek esandakoaren arabera, lanegutegian, ordutegietan, mugikortasunean eta lan baldintzetanmalgutasuna lortze aldera. Sindikatuek baztertu egin dute proposamenhori eta lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago egun.