Bi urteko prozesua burututa, GipuzkoakoForu Aldundiak zehaztu du Urretxu eta Azkoitia arteko GI-631errepidea eraberritzeko proiektua, eta 100 milioi euro bainogehiagoko inbertsioa agindu du. Bide Azpiegituretako Departamenduakenkantera atera du GI-631 errepideko 13 kilometroko tarteaeraberritzeko trazatu proiektuaren idazketa.
Proiektuanzortzi tunel, Urola gaineko zortzi zubi, hiru biribilgune etaAizpurutxo auzoaren saihesbidea daude aurreikusita.
Herritarren parte hartzea
Errepidean egin beharreko berrikuntzadefinitzea herritarren parte hartzearekin egin da, 2009ko urtebukaeran amaitutako prozesu batean, eta hurrengo urratsa trazatuproiektua egitea da. Horretarako, Diputatuen Kontseiluak enkanteraateratzea erabaki du Urretxu eta Azkoitia bitartean GI-631 errepideaeraberritzeko trazatu proiektua idazteko kontratua, 1,2 milioi eurokolizitazio aurrekontuarekin eta proiektua idazteko 10 hilabeteko epeajarrita.
Azkoitia eta Urretxu arteko errepidetik4.300 auto eta 450 kamioi igarotzen dira egunero, bataz beste.Hamahiru kilometroko trazatuan bihurgune itxiak ditu errepideak,ugari gainera, Urola ibaiaren eta mendien artean sartuta doalako.Inguruko industria jarduerak eragindako trafiko astunaz gain,errepideak Zumarragako Ospitalera datozen ibilgailuen joan-etorriaere hartzen du.