Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Michael Haneke.
- Gidoilaria: Michael Haneke.
- Antzezleak: Leonie Benesch, Josef Bierbichler, Rainer Bock, Christian Friedel, Burghart Klaussner, Steffi Kühnert.
- Herrialdeak: Alemania, Austria, Frantzia eta Italia.
- Urtea: 2009
- Iraupena: 144 minutu
Filmari buruz
Bortizkeriaz mintzo da beste behinMichael Haneke ‘Das Weisse Band’-en (Xingola zuria), zentzuzabalenean. Ageriko bortizkeriaz, ezkutukoaz, bortizkeria moralaz,etxe barrukoaz, gizartekoaz, hezkuntzan erabiltzen denaz… eta batezere indarkeriak jendearengan sortzen duen eraginaz. Beldurra, lotsa,autoerrepresioa edo gorrotoa. Dena testuinguru fisiko itogarri etaklaustrofobiko batean, Lehen Mundu Gerraren aurreko Alemaniako herritxiki bat, eta umeak eta emakumeak dira bortizkeria hori gordinenpairatzen dutenak. Hogei urte geroago nazismoa sortuko zuen gizartea.
Pelikulak erlijio protestantea sakonkierroturiko herri bateko bizilagunen kalbarioa deskribatzen du, balioabsolutista eta zigorraren menpean. Era berean, herritar askoren-gizonezko helduak gehienak- hipokrisia eta kontraesan sakonakazaleratzen ditu. Adituek nazismoaren sorrerarekin lotu dute lana,baina Hanekek ez du nahi Alemaniako kasura bakarrik muga dadin.«Absolutismoa beti bihurtzen da terrorismo. Film hau ez dafaxismoari buruzkoa bakarrik, Alemanian kokatua egon arren. Nazieninguruan hitz egiten duela esan dezake jendeak, baina absolutismoenondorioa guztioi eragiten digun arazo bat da».
Bortizkeria hori herriko haurrenhezkuntzan txertatzen da, zainetatik sartzen zaie, eta inozentziadesagertu egiten da. Izenburua bekaturen bat egin duten haurrek jarribeharreko xingolan du oinarria, zuria, garbia. «Edozein idealgalbideratu daitekeela azaldu nahi nuen», argitu du Hanekek.«Balio absolutistak ankerrak dira, eta umeek ere gogor zigorditzakete ideal horren arabera bizi ez direnak».
Filmak Urrezko Palmorria eta kritikarenFipresci saria jaso zituen Cannesko jaialdian, Europear ZinearenSarietan ere irabazle izan da eta kritika ezin hobeak bildu dituhedabide espezializatuetan.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi ButaK 21 zine klubak antolatutako egitaraua osorik otamotz.eus-en