Pasa den asteburuan jokatu zen Ordizianaurtengo Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketaren laugarreneta azken kanporaketa. Txikien mailan, Zumarraga-Urretxuko bertsoeskolako bi talde aritu ziren kantuan, eta horietako batek, LeireAkizu, Jon Mendizabal eta Maialen Akizuk osatutakoak, gaur Lezonjokatuko den finalean kantatuko du. Handien mailan, berriz, Amaia etaMikel Iturriotz izango dira bertso eskolako ordezkariak finalean.
Finala gaur arratsaldeko 16:00etanhasita jokatuko da Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian. Zorte onguztioi!
- Informazio gehiago Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren webgunean.
Argazkia: Maialen Akizu, gaur parte hartuko duen bertsolarietako bat.