Idiazabalgo Herri Ekimena izaeraherritarra duen erabakitze eskubidearen aldeko taldea da.Alderdikerietatik at, sentsibilitate ezberdinekoen etaautodeterminazio eskubidearen inguruan bat datozenen topagunea da.Ekimen honen kimua Idiazabalgo Herri Kirol Taldea izan zen. Herrikiroletik hasi zena gaur egun beste dimentsio bat hartzen ari da, baiherrian, bai eskualdean, baita nazioartean ere, Autodeterminazioeskubidearen aldarri bihurtuz
2008 urtearen hasieran sortu zen herriekimena eta ordutik, autodeterminazio eskubidearekin lotuta, Europakobeste herrialde batzuetako errealitateak ezagutzeko bidaiak egindituzte, Eskoziara eta Kataluniara tartean. Bide batez, kulturenelkartrukerako bide ere izan dira bidaia hauek.
Orain, Goierriko zenbait herritantaldea zabaldu asmoz, ekimena aurkezten dabil Idiazabalgo herriekimena. Horren harira, gaur, hilak 28, egitasmoaren aurkezpenaizango da Zumarraga – Urretxuko gaztetxean arratsaldeko 19:00etatikaurrera, “Autodeterminazio eskubidea, gure esku dagoelako”lelopean. Aurkezpena beraiek egindako ikus-entzunezko batekinlagundurik azalduko dute.
Argazkia: IdiazabalgoHerri Ekimena (utzita).