Txikien mailan, Zarautz, Oiartzun,Goierri eta Zumarraga-Urretxuko taldeek kantatu zuten, eta garaipenaGoierriko taldeak eskuratu zuen, ondo merezita. Gure taldeak, edozeinkasutan, ez zuen lan makala egin, Akizu ahizpek eta Mendizabalekosaturiko hirukoteak eskura izan baitzuen garaipena. Leire Akizu etafinalean lehenengo aldiz kantatu zuen Jon Mendizabal, txukun arituziren. Aipagarria da, Maialen Akizuk egindako lana, bere mailaagerian utzi baitzuen botatako bi bertsoetan. Andoni Egañagaijartzaileak honako gai hau jarri zion: “gurasoek esan dizute udaosoa klase partikularretara joaten pasa beharko duzula”. HonaMaialenek bota zuen bertsoa: “Matematikan eta lenguan / suspentsoaa ze pena // ikaste kontun ez naiz ni izan / nere etxeko onena //baina ibili nahi det hondartzan / eta mendian barrena // liburu artennola pasako / det ba nik ia e(g)un dena // noiz jasoko det urte osoan/ me(re)zitako atsedena?” Txikien mailan Zumarraga-Urretxukotaldeak garaipena lortu ez arren, Maialen Akizu ekainaren 19anAgurainen jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako aukeratu zuenepaimahaiak Gipuzkoako ordezkari gisa, Goierriko taldeko AratzIgartzabal gabiriarrarekin batera.
Handien mailan jo zuen gure bertsoeskolak goia. Esan bezala, Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz arituziren kantuan, Ane Labaka, Imanol Irazustabarrena, Izaro Zinkunegi,Gema Urteaga, Elixabete Pagola eta Eñaut Martikorenarekinbatera. Emaitzei erreparatuz, ezin gehiago eskatu: Amaia Iturriotzektxapela lortu zuen eta Mikel Iturriotzek bigarren postua. Eurakizango dira, handien mailan, Euskal Herriko txapelketan Gipuzkoaordezkatuko dutenak.
Amaiak lan erregularra eta tartekadizdiratsua osatu zuen haseratik bukaerara, eta merezimendu osozjantzi zuen txapela, bigarren urtez jarraian. Bidean gogoratzeko alebat baino gehiago utzi zuen arren, bakarka gaiari botatako bertsoaizan zen arratsaldeko bere bertsorik onena. Honela zioen gaiak:“telebistari begira ari zarela, zure adineko gazteak ikusi dituzugerran”. Amaiak, bertso hau kantatu zuen: “Zorion hutsatransmititzen dit / nik daukadan inguruak // gazteok juergan taikasketetan / soilik ditugu buruak // balak ez dira gure xedeak / taez gure helburuak // gure bizitzak benetan dira / lasaiak ta seguruak/ ta telebistan dauden horiek / ingurun beti guduak / oraindik ereberdintasunaz / asko ez daki munduak.” Mikel Iturriotzek, behetikgorako lana egin zuen, zalantzati xamar hasi zuen saioa, bainabukaeran bere onena eman zuen, eta ziur aski arratsaldeko bertsoonena kantatu zuen bakarkako ariketan, puntu motzak eta luzeaktartekatzen dituen doinu zail batean. Gaiak honela zioen: “zurebikotekidearen SMS bat jaso duzu, zuen artekoa bukatu dela esanaz, ezdu adorerik izan aurrez-aurre esateko”. Hona, Mikelen bertsoa: “Nikbehin horrela ezagutu nun / bihotzeko Alizia // berak alaitu ohizidan triste / zijoakidan bizia // bera zen neska bitxia // politaeta bizia // baina hartu du gure artekoa / gaur mozteko gutizia //sarri larrosa azpian egon / daitekeelako sasia // guzti hontatikatera nahi det / ondorio nagusia // neska bat ez da guzia.”Amaieran pozik ziren, Iturriotz anai-arrebak, zer esanik ez, bertsoeskolako familia osatzen duten kide guztiak. Ekainaren 19an, beraz,Aguraingo Euskal Herriko finalean Maialen Akizuk, txikien mailan, etaAmaia eta Mikel Iturriotzek, maila nagusian, kantatuko dute.
Atzo banatu ziren, bestalde,bertsopaperetako sariak ere, eta herriko bertsolariek lorturikoemaitzak oso onak izan ziren. Lehen hezkuntzako 2. zikloan, KattalinIbartzabal zumarragarrak txapela jantzi zuen, LH-ko 3. zikloan PauloAlbisuak berdin, txapela, eta DBH-ko lehen zikloan Maialen Akizuk,gauza bera. Maila nagusian, Amaia Iturriotzek eta BeñatTorresek aipamenak lortu zituzten.
Hona hemen txapeldunaren agurra:
Gaur pankarta etxean
ahaztu ez dunari,
Eroski husten duen
mutil koadrilari,
gaur koroa egin dun
laukotetxoari,
ostiralak bihurtzen
dituztenei sari,
hainbeste maite dedan
Bertso Eskolari.
Informazio gehiago: ZUBERTSOTAN
{play}/entzungaiak/2010-05-28_Txapeldunaren_agurra.mp3{/play}