Gipuzkoako Foru Aldundiak Foru AldundiaZure Herrian izeneko ekimen parte-hartzailea egingo du Zumarragan.Bertan, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olano, Zumarraga etaUrretxuko 100 herritar ingururekin elkartuko da etorkizunera begirakoarazoak eta erronkak partekatzeko. Diputatu Nagusiak zuzeneanentzungo ditu partaideen ekarpenak eta kritikak eta haien galderakerantzungo ditu. Olanorekin batera, Eneko Goia Azpiegitura ForuDiputatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea ere Zumarraganizango da.
Aldundia Zure Herrian
Markel Olano Gipuzkoako DiputatuNagusia herriz herri eta eskualdez eskualde dabil Gipuzkoarenerrealitatea ezagutzera ematen eta Aldundia herri eta eskualdehorietan egiten ari den kudeaketa azaltzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaklurraldeak etorkizunera begira dituen arazoak eta erronkak gipuzkoarguztiekin partekatu nahi ditu eta herritarren ekarpenak eta kritikakzuzenean entzun nahi ditu. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundia ZureHerrian egitasmoa jarri du martxan.
Ekitaldi irekia
Ekitaldia irekia da eta bertara joannahi duenak 943112290 telefono zenbakira deituz edokabinetea@gipuzkoa.net helbidera mezu bat bidaliz eman dezake izena.Ostegunean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera,Zelaiu Arizti zineman.