Alberto Alejandrok futbolerako dohainbikainak erakutsi zituen umetatik eta Realak jubenil talderakofitxatu zuen. Gol mordoa sartu zituen eta 2001-2002 denboraldia lehentaldearekin osatu zuen, Toshack-en aginduetara. Ez zuen askojokatzerik izan eta hurrengo denboraldian talde txuri-urdina utzizuen. Ordutik, 2.B mailako hamaika taldetan aritu da. Egun, 3.mailako Beasainen jokatzen du.
Nola gogoratzen dituzu baloiari emanzenizkion lehen ostikoak?
Futbola betidanik gustatzen zait. ElSalvador auzoan bizi nintzen, Argixao ondoan. Haurra nintzeneanzelaia oraindik belarrezkoa zen eta ez ziguten bertan jolasten uzten.Hori dela eta, goiko zelaira joaten ginen. Dena den, Leturiatarrenplazan jokatzen genuen batez ere: jertseak erabiltzen genituen ateakegiteko. Denbora libre guztia futbolean ematen nuen, gehien gustatzenzitzaidana hori baitzen.
Zure lehen taldea Urola izan zen.
Infantil mailan hasi nintzen Urolan.Ondoren kadete mailako taldean jokatu nuen eta urte batean kadetemailakoan eta jubenil mailakoan aritu nintzen. Ondoren Realarekinfitxatu nuen. Jubenil adineko lehen denboraldia eurekin osatu nuen.
Zer esaten zizuten gurasoek?
Jokatzera animatzen ninduten, baina ezzidaten presionatzen. Futbola denbora-pasa hutsa zen, Athleticekoikuskatzaile bat etorri zen arte. Ni fitxatzen saiatu ziren etaorduan aldatu ziren gauzak. Realean gelditzea erabaki nuen: 15 urtenituen eta gurasoek ez zuten horren gaztetan etxetik joatea nahi.Gainera, Urolak Realarekin hitzarmena zuen eta Bittor Ansorenapresidenteak ere Gipuzkoan gelditzea nahi zuen. Ez naiz hartutakoerabakiaz damu.
Gogoratzen al duzu zein izan zen zuikustera etorri zen Athleticeko ikuskatzailea?
Egia esan, ez. Agente batzuk etxeraetorri zirela, ordea, gogoratzen dut. Joseba Etxeberriaren aita eregure etxean izan zen! Bere semeak Athleticekin fitxatu zuen eta gukgauza bera egitea nahi zuen: han oso gustura egongo nintzela,baldintzak onak zirela, ikasketez arduratzen zirela… esan zigun.
Pozik joan al zinen Realera?
Realekoa naiz eta pozik joan nintzen.Bidaiak astun samarrak ziren, egunero Donostiara joan eta etxeraberandu itzultzen bainintzen. Futbola eta ikasketa uztartzea gogorraizan zen, baina dena aurrera ateratzea lortu nuen.
Nola hartu zintuzten jubenil mailakotaldearen aldagelan?
Nire taldean Joseba Llorente, IgorGabilondo, Jose Jabier Barquero… zeuden: 1979an jaiotako guztiak.Eurek dagoeneko denbora zeramaten Realean, baina ondo hartu ninduten.Gainera, autoan lagunak egin nituen. Horiekin nuen harremanikestuena, gainontzekoak entrenamenduetan eta partidetan bakarrikikusten bainituen.
Eurekin harremana al duzu oraindik?
Elkar ikusten dugunean hitz egitendugu, baina ez dugu bestelako harremanik.
Nola gogoratzen duzu Realaren bigarrentaldera heldu zinenekoa?
Ondo hartu ninduten. Sansen jendeahelduagoa eta arduratsuagoa da eta dedikazioa handiagoa da.
Zeintzuk ziren besteen gainetik zeudenjokalariak?
Jubenil mailako taldean denok antzerakomaila genuen, baina Sansen batzuk nabarmendu egiten ziren. Alonsoanaiekin, Sergio Franciscorekin, Labakarekin, Gurrutxagarekin,Aldeondorekin… jokatu nuen. Xabi Alonsok beti asmatzen zuen zeregin behar zen eta baloiari bikain ematen zion.
Zenbat denboraldi eman zenituen Sansen?
Hiru denboraldi osatu nituen eta 60 golbaino gehiago sartu nituen (112 partida jokatu zituen eta 62 golsartu).
Nola hartu zintuzten lehen taldean?
22 urte nituen eta, lotsatia naizenez,apur bat lotsatuta sartu nintzen aldagelan. Hasieran gazteekinharreman estuagoa nuen, baina guztiekin egin nuen harremana.
Zeintzuk arduratzen ziren gazteetaz?
De Pedrok eta Idiakezek ospe txarrazuten, baina aldagelan primerakoak ziren. Etxekoekin oso ondoportatzen ziren. Jauregik eta Aranzabalek ere indar handia zutenaldagelan. Bertakoak gehiago kezkatzen ziren gazteongatik.Kovacevicek ere harreman estua zuen guztiokin, baina beste batzuekapenas hitz egiten zuten. Luiz Albertok, esaterako.
Hamarkada hasierako promesa handietakobat izan zinen. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Sansen denboraldi ona osatu nuen etaToshackek lehen taldera igo ninduen. Dena den, denboraldiaurreaClementerekin egin nuela esan beharra dut. Alemaniara joan ginen eta,golen bat sartu nuenez, nirekin pozik zeuden. Denboraldi hartan lehentaldean eta bigarrengoan aritu nintzen. Sanseko entrenatzailea LopezUfarte zen eta 2.B mailara igotzea lortu genuen.
Zenbat denbora izan zinen lehentaldean?
Denboraldi bat osatu nuen eta hurrengodenboraldiaurrea lehen taldearekin egin nuen: Austrian Denoueixekin.Ondoren, ez ninduela aintzat hartzen esan zidan.
Nolakoa izan zen lehen taldearekinpasatu zenuen denboraldia?
Sei partida jokatu nituen lehentaldearekin. Ia hiru hilabete eman nituen lesionatuta, Angelunjokatutako lagunarteko partida batean egin zidaten sarrera gogorbatengatik: peronea hautsi zidaten. Jokalari ororen ametsa LehenMailan jokatzea da eta nirea Realarekin jokatzea zen. Une haietazgozatzen saiatu nintzen eta, egia esan, esperientzia oso polita izanzen.
Zergatik uste duzu ez zenuela lortulehen taldean tokia egitea?
Futbolean pertsona egokiarekin uneegokian topo egitea, une egokian gol bat sartzea… oso garrantzitsuada. Lanerako gogoa eta diziplina soberan nituen. Nire ustez egunharrobiko jokalariak hobeto zaintzen dituzte. Nire garaian atzerritarasko zeuden: Kovacevic, Jankauskas, Kokhlov, Demetradze… Egunetxekoei aukera gehiago ematen zaie.
Zer pentsatzen duzu zure taldekideohiak telebistan ikusten dituzunean?
Gogor lan egin dutela eta hor badaudemerezi dutelako dela.
Reala uztea gogorra izan al zen?
Gogorra izan zen, ez bainuen espero.Denboraldiaurrean gainontzeko jokalariek bezain ondo entrenatu nuelauste dut, baina hona heldu nintzenean ez nindutela aintzat hartzenesan zidaten. Utzita joatea eskaini zidaten, baina ez nuen nahi izan.Ondoren Barakaldon jokatzeko aukera suertatu zitzaidan eta joateaerabaki nuen. Izan ere, Barakaldo 2.B mailan beti ondo zebilen. Biurte eman nituen bertan, oso gustura. Olabek gol kopuru zehatz batsartzen banuen berriro Realera eramango ninduela agindu zidan, bainaez zuen bere hitza bete.
Zein taldetan izan zara ordutik?
Conquense, Alacant, Alcorcon, Logroñes,Jaen eta Beasain taldeetan jokatu dut.
Nola laburtuko zenuke 2.B mailanosatutako ibilbidea?
Bigarren Mailara igotzen saiatzen zara,maila honetan ezagutzera emateko aukera handiagoa baita. 2.B mailaoso lehiakorra da. Gauza onak eta txarrak ditu. Oso ondo ordaintzenzuten eta orain arte futboletik bizi izan naiz, baina orain beste lanbat aurkitu dut eta entrenamenduekin uztartu nahi dut. Beasaingobulego batean lan egiten dut.
Zer ikasketa egin zenituen?
Nazioarteko Merkataritza etaInformatikako goi mailako bi ziklo.
Zer moduz Beasainen?
Bi denboraldi daramatzat bertan etabietan play-offera sailkatzeko zorian izan gara: bietan bosgarrenpostuan gelditu gara. Aurten sei gol sartu ditut. Titular hasi nuendenboraldia, baina denboraldi amaieran gutxiago jokatu dut. Beasainenjarraitu behar dut.
Abiadura al da oraindik zure dohainnagusia?
Abiadura eta gol sena. Arma horiek ezgaltzea espero dut. Bestela, atzelari jokatu beharko dut… Dena den,urteekin baliabide gehiago lortzen dira.
Futbolean luzaroan aritzeko asmoa alduzu?
30 urte ditut, baina ondo sentitzennaiz. Lesioek uzten badidate urte asko jokatzeko asmoa dut. Futbolada bizitzan gehien gustatzen zaidana eta asetzen nauena. Bizitzangauza garrantzitsuagoak daude, baina futbolaren mende nago. Oso argidut uztea gogorra egingo zaidala eta buruari buelta asko emangodizkiodala.
Entrenatzaile asko jokalari ohiak dira.
Nik ez dut lan hori atsegin.
Zein da zugan eragin handiena izan duenentrenatzailea?
Realean izan nintzenean Roberto LopezUfarte asko gustatu zitzaidan, futbola ikusteko zuen moduagatik etajendea ondo tratatzen zuelako. Asko inplikatzen zen.